Miren Gorrotxategi
2024/01/25 - 16:04
Gorrotxategik Sumarri esan dio ''Euskadin ezkerra zatitu nahi duenarekin ez dela ezer posible izango''
Miren Gorrotxategi Podemoseko lehendakarigai eta Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "ardura" eskatu du "hautagaitza erabilgarria" eraikitzeko.
2024/01/25 - 10:22
Miren Gorrotxategi "ez litzateke adostasunezko hautagaia izango", Andeka Larrearen arabera
Sumar Mugimenduak Euskadin duen bozeramailea harrituta mintzatu da Otxandianok EAJri proposatuko diolako Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko formula Eusko Jaurlaritzan aplikatzea.
2024/01/22 - 13:23
''Legeak jaiotzagatiko edo adopzioagatiko baimenak progresiboki luzatzeko konpromisoa jasotzen du''
Miren Gorrotxategi oso pozik agertu da bee koalizioak Eusko Jaurlaritzarekin lortu duen akordioarekin. "Aurkezten ditugun 41 zuzenketetatik 35 testuan sartu dira", gaineratu du.
2024/01/12 - 12:20
Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Lehendakarigaia nor izango den adostea omen da itunerako oztoporik handiena. Euskadiko Podemosek Miren Gorrotxategi proposatu du; Sumarrek, ordea, Alba Garcia.
2024/01/08 - 14:31
Podemos Euskadik hauteskunde primarioak abiatu ditu Legebiltzarreko hauteskundeetarako zerrendak osatzeko
Gaurtik eta otsailaren 2ra arte, egingo dituzte hauteskunde primarioak Podemos Euskadin. Miren Gorrotxategi berriro lehendakarigai izateko aurkeztu da.
2023/12/25 - 12:47
Gorrotxategi: ''Erregeak Konstituzioaren aldarrikapen iluna egin zuen, ultraeskuinaren markoa erosita''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak, gainera, Felipe VI.aren diskurtsoaren "hutsune nabarmen eta barkaezina" kritikatu du: Palestinako gerra.
2023/12/07 - 17:51
Urkullu (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Gorrotxategi (EP), herritarrentzat gainditu duten bakarrak
Jaurlaritzak hiru hilean behin egiten duen inkestaren bigarren parte honetan, EAEk dituen arazo nagusiei buruz galdetu diete herritarrei. Lan merkatua eta osasungintza izan dira, beste behin, aipatuenak.
2023/11/28 - 10:37
Gorrotxategik dio "gaizki" jaioko dela Hezkuntza Legea eta beharko lukeela Legebiltzarraren % 91ren babesa
Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea penaz bizitzen ari da Hezkuntza Legea egiten ari den bidea. Bestalde, 2024ko EAEko hauteskundeei begira, Imanol Pradales hautagai "kontinuista" dela iritzi dio eta ez du uste Arnaldo Otegi hautagai ez izateak botoak kenduko dizkienik.
2023/11/28 - 10:19
Gorrotxategik dio ''gaizki'' jaioko dela Hezkuntza Legea eta beharko lukeela Legebiltzarraren % 91ren babesa
Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, legea "gaizki" jaioko da. Bestalde, 2024ko EAEko hauteskundeei begira, Imanol Pradales hautagai kontinuista dela iritzi dio eta ez du uste Arnaldo Otegi hautagai ez izateak botoak kenduko dizkienik.
2023/11/21 - 13:28
Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen tramitazioa gelditzea eskatu du
"Legea birpentsatu egin behar dela uste dugu, dauden arazoei zintzotasunez heldu eta irtenbideak modu egokian planteatu", esan du Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailearen hitzetan "hain garrantzitsua den lege bat ezin da presaka onetsi".
2023/11/10 - 11:15
Miren Gorrotxategik iragarri du lehendakari izateko hautagaitza aurkezteko asmoa duela
"Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean baieztatu du Lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela; gaineratu duenez, espero du "koalizioko gainerako kideek hautagaitza babestea".
2023/11/09 - 10:47
Miren Gorrotxategi: ''Aurrekontu hauek ez dira nahikoa ditugun erronkei erantzuna emateko''
Azpiazu sailburuak gaur hasiko du 2024ko aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda". Miren Gorrotxategik adierazi duenez, ez dute "benetako borondaterik ikusten hitz egiteko".
2023/10/15 - 13:30
Elkarrekin eta Sumar 2024ko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko harremanetan daudela esan du Pilar Garridok
Elkarrekin-Podemos Euskadiko koordinatzailearen ustez, Miren Gorrotxategi da alderdi morearen lehendakarigaia izateko aukera gehien dituena, baina, nolanahi ere, primarioetan erabakiko da.
2023/10/04 - 12:40
Hizkuntza-ereduak Hezkuntza Legean sartzea "bateraezina" da adostutako itunarekin, Podemosen arabera
Miren Gorrotxategiren esanetan, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako hezkuntza itunak A, B eta D ereduak gainditzea jasotzen du.
2023/10/03 - 13:39
Gorrotxategi: "Hezkuntza Lege-proiektu pribatizatzailea da, eta segregazioa betikotzen du"
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak salatu duenez, "eskola publikoa blindatu beharrean, legeak kontzertazio unibertsala blindatzen du".
2023/10/03 - 13:29
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak osoko zuzenketa aurkeztuko dio Hezkuntza lege-proiektuari
Miren Gorrotxategiren hitzetan, "lege hau ez dago nondik hartu. Testua txarra da eta ez dauka diagnosi zuzen bat". Elkarrekin Podemoseko parlamentariak adierazi duenez, Hezkuntza lege-proiektua "pribatizatzailea" da.
2023/09/27 - 13:38
Eskola garraioari buruzko ikerketa batzordea eskatu nahi du Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean
Batzorde horrek Gipuzkoako eskola-garraioaren esleipenak ikertzea nahi du Elkarrekin Podemosek, "eskandalu larria" dela iritzita. Hala ere, araudiaren arabera, ez dute horretarako botorik, eta gutxienez beste talde baten babesa beharko du formalki eskatzeko.
2023/09/15 - 13:17
Miren Gorrotxategik lehendakarigai izateko indarrarekin ikusten du bere burua
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, erabakia unea iristen denean hartuko dute. Gainera, bere alderdiak hautagaia aukeratzeko primarioak egiten dituela gogorarazi du.
2023/09/14 - 18:19
Gorrotxategik dio Jaurlaritzaren ''higadurarik handiena'' eremu publikoan dagoela, Osakidetzan eta Hezkuntzan
Ahal Dugu-ko bozeramaileak gogorarazi du legegintzaldiaren amaiera honetan "oinarrizko legeak" eramango direla Legebiltzarrera, eta Gobernuari galdetu dio ea lege horietan "gutxi batzuen interesei edo gehiengo sozialaren interesei" emango dien lehentasuna.
2023/07/04 - 16:37
Elkarrekin Podemosek salatu du ''ehunka'' familia plazarik gabe geratu direla haurreskola publikoetan
Miren Gorrotxategiren esanetan, 300 eskaera atzera bota dituzte eta 800 bat familia itxaron zerrendan daude. Elkarrekin Podemosek dio Jaurlaritzak muzin egin diela haurreskoletan plaza berriak sortzeko Europatik eskainitako 11 milioi eurori.