Munduko Osasun Erakundea
2021/02/27 - 13:31
Urkulluk txertoak herrialde pobretuetara iristeko borondatea adierazi du
Elkartasuna eta gizatasungatik covid-19aren kontrako txertoak mundu osora heldu behar direla azpimarratu du lehendakariak. "Pandemia mundu osoan gainditzen da edo ez da gainditzen", gehitu du.
2021/02/16 - 07:49
AstraZeneca txertoaren larrialdiko erabilera onartu du MOEk
AstraZenecak Indiako Serum institutuarekin eta Hego Koreako SKBio enpresarekin elkarlanean egindako txertoaren bi bertsiok jaso dute argi berdea.
2021/02/11 - 08:32
AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorakoei ere jartzea gomendatu du MOEk
Birusaren aldaera guztientzat gomendatu du aipaturiko txertoa Munduko Osasun Erakundeak, baita aldaera britainiarrarentzat eta hegoafrikarrarentzat ere.
2021/02/09 - 16:00
Covid-19ak animalia-jatorria du, Munduko Osasun Erakundearen arabera
Txinan egindako ikerketak ondorioztatu duenez, azokako agerraldia atzeman aurretik zegoen birusa Wuhan hirian. Halaber, laborategi batean sortu izana baztertu dute ikerlariek.
2021/02/04 - 15:41
Minbizia eta birusa, ahalegin bikoitza
Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egun honetan, isilean gaitza jasaten ari diren milaka eta milaka lagunen artean, hiru adibide ezagutu ditugu gertutik.
2021/02/04 - 12:17
10 milioi pertsona hil ziren minbiziaren ondorioz 2020an
Covid-19ak minbiziaren aurkako tratamenduak eten ditu munduko herrialde askotan, nahiz eta gaixo horiek arrisku handiagoa izan koronabirusaren aurrean.
2021/01/30 - 16:45
Lau minutuan norbait kutsatuta dagoen ala ez esaten duen testa garatu dute AEBn
Pensylvaniako Unibertsitateak garatu du aplikazioa. Kartoizko txip batzuetan txistua jarri eta mugikorreko APP batekin jasotzen da emaitza.
2021/01/30 - 16:03
Urtebete igaro da Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko larrialdia ezarri zuenetik
2020ko urtarrilaren 30ean naziaorteko larrialdia deklaratu zuen, koronabirusa munduan zehar barreiatzen hasi zelako. Ordudanik, urte gogorra bizi izan dute herritarrek.
2021/01/30 - 12:41
Urtebete igaro da MOEk covid-19agatik nazioarteko larrialdia deklaratu zuenetik
Munduko Osasun Erakundearen ohartarazpenak ez zuen eragotzi koronabirusa planeta osora zabaltzea. Urtebete beranduago, 102 milioitik gora dira kutsatzeak, eta 2,2 milioi pertsona hil dira.
2021/01/29 - 14:34
Donostialdeko edateko ura fluoratzeari uztea erabaki dute
Azken urteetan haurren aho-hortzetako osasuna hobetu dela egiaztatu ostean hartu dute erabakia.
2021/01/24 - 16:23
Test masiboak noiznahi egiten dituzte Txinan
Egoera kontrolpean badute ere, olde berriak sarritan dituzte. Harrigarria da milioika biztanleko hiri osoek astebetean PCR testak egiteko duten gaitasuna.
2021/01/16 - 20:32
45 urtetik gorakoen txertaketa hasiko da igandean Israelen
Dagoeneko, 2 milioi pertsonatik gora txertatuta daude Israelen. Arabiar Emirerri Batuak eta Bahrein dira txertaketa kanpaina aurreratuen duten hurrengo herrialdeak munduan.
2021/01/14 - 15:59
Bengoak etxeko konfinamendu 'laburragoa' babestu du
Egoera martxokoaren antzekoa edo okerragoa dela uste du, eta, beraz, martxoko neurri berak hartzearen alde egin du. Txertaketa "azkartzen bada", "uda erdi normala" izango dela gaineratu du.
2021/01/11 - 11:43
MOEko adituek Txina bisitatuko dute aste honetan birusaren jatorria bilatzeko
2020ko otsailean eta uztailean bisitatu zuten Txina asmo horrekin, baina misioa antolatzeko hainbat hilabete behar izan dituzte eta sekretismo handia egon da horren inguruan.
2021/01/04 - 12:53
MOEk Pfizerren txertoa baliozkotu du, "pauso bat" mundu osoan banatu ahal izateko
Baliozkotze prozesuari esker, UNICEFek edota Osasunaren Erakunde Panamerikarrak koronabirusaren aurkako Pfizerren txertoa eskuratu ahal izango dute, behar duten herrialdeen artean banatzeko.
2020/12/31 - 13:54
82 milioi pertsona baino gehiago kutsatu dira Covid-19a antzeman eta urtebetera
1.805.035 pertsona hil dira mundu osoan, eta AEBak dira kutsatu eta hildako gehien izan dituen herrialdea.
2020/12/31 - 09:01
MOE: "Argia dago tunelaren amaieran eta bidea elkarrekin eginez iritsiko gara"
Urte amaierako hitzaldian, Munduko Osasun Erakundeko zuzendariak pandemia hizpide izan du. "Familia bat gara eta elkarrekin gaude honetan", azpimarratu du.
2020/12/21 - 12:03
Zer dakigu Erresuma Batuan atzeman duten covid-19aren aldaera berriaz?
Zientzialari britainiarrek asteak daramatzate aztertzen. Lehen datuen arabera, zabalduen zegoena baino % 70 kutsakorragoa da. Hauexek dira aldaera berri honen nondik norakoak.
2020/12/19 - 16:53
Italiako Gobernuak herrialde osoa konfinatuko du abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra
Italian, egoera epidemiologikoa oso txarra da: kutsatuen kurbak ez du behera egiten eta Europako hildako kopururik handiena du. Gabonetako plana zorroztu du bertako Gobernuak.
2020/12/18 - 14:03
Abenduaren 27an hasiko dira Espainian covid-19aren kontrako txertoa jartzen
Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroak baieztu duenez, "erkidego guztietara iritsiko dira txertoak", banaketa nola eta noiz egingo den zehaztu ez badu ere.