Zer dakigu Erresuma Batuan atzeman duten covid-19aren aldaera berriaz?
Bizirauteko aukera ematen dien heinean, birusak aldatu egiten dira. SARS-CoV-2 birusa ez da salbuespena, eta pandemia lehertu zenetik hainbat aldaera izan dituen arren (apirilean, esateko, beste bat izan zen), Erresuma Batuan duela aste batzuk atzemandakoak kinka larrian jarri du herrialde britainiarra, eta Londres eta eremu metropolian 20 milioi lagun isolatzera eraman du. Are, hainbat herrialde europarrek debekatu egin dituzte Erresuma Batura hegaldiak egitea. Europar Batasunak bilera du gaur erantzun bateratu bat adosteko.
Lehen datuen arabera, aldaera berri hori ez da hilgarriagoa, baina orain arte zabalduen zegoena baino % 70 kutsakorragoa da. Antza, aldaketa birusaren S proteinan ("Spike" delakoa) gertatu da, eta horri esker hobeto katigatu eta kutsakorragoa izan ahal da.
Erresuma Batuko osasun agintarien arabera, aldaera berri horren 1000 kasu baino gehiago atzeman dituzte, gehienak Ingalaterra hegoaldean. Horrez gain, Erresuma Batuan ez ezik, beste herrialde hauetan ere topatu dute: hala nola, Italian, Belgikan, Alemanian, Danimarkan, Herbeheretan, Hego Afrikan eta Australian. Are, kutsatzeko duen ahalmenagatik, ez da baztertzen beste herrialde batzuetara zabaldu izana.
Matt Hancock Osasun ministro britainiarrak joan den astean jakinarazi zuenez, oraindik ez dago frogarik esateko aldaera horrek ondorio larriagoak eragiten dituenik, eta txertoek "nekez galduko dute eraginkortasuna" aldaera berri horren aurrean
Komunitate zientifikoa, zuhur oraindik
Aldaera berria atzeman eta berehala, Munduko Osasun Erakundea (MOE) ohartarazi zuela iragarri zuen Erresuma Batuak. Hain justu, Mike Ryan MOEren larrialdi programarako zuzendari exekutiboak joan den astean azaldu zuenez, "aldaera eta mutazio horiek oso ohikoa dira. Halakoak izan dira Danimarkan bisoiekin adibidez. Baina galdera honako da: Aldaera honek arriskutsuago egiten du birusa? Birusa kutsakorragoa da orain? Atzemateko zailagoa egiten al du aldaera horrek? Txertoari eragingo lioke? Galdera horien erantzunak ez dakizkigu oraindik".
Ildo beretik mintzatu da Miren Basaras mikrobiologoa eta EHUko irakaslea ere. Euskadi Irratian gaur bertan egin dioten elkarrizketa batean "tentuz" ibili behar garela azpimarratu du. "Epidemiologikoki hitz eginda, oraindik ez dago argi atzemandako aldaera berria kutsakorragoa ote den. Goiz da hori esateko; gehiago ikertu beharko dugu". Basarasen esanetan, "Erresuma Batuan izan den kasuen gorakada aldaera horrengatik izan daiteke, edo gauzak txarto egin dituztelako".
Hala, "garrantzitsuena babes neurriak hartzen jarraitzea" da, izan ere, neurriok "baliagarriak dira aldaera honentzat eta beste guztientzat", argitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.