Musika jaialdiak
2021/07/03 - 00:10
Maskara gabe eta osasun-ziurtagiriarekin, EHZ normaltasun kutsuarekin itzuli da
EHZ jaialdira sartu ahal izateko, osasun-ziurtagiria aurkeztu behar da: txertoa edo PCR test bat edo antigeno negatiboa. 600 boluntarioek kontrol zorrotzak egingo dituzte.
2021/07/02 - 18:55
Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu
Arlo Parksek eta Mulatu Astatkek ezingo dute jaialdian jo Erresuma Batutik ateratzeko dauden murrizpenen ondorioz, eta Jose James eta Chucho Valdes izango dira beraien ordez.
2021/07/02 - 17:04
3.000 lagun bilduko ditu EHZ jaialdiak Irisarrin
Dena prest dago Irisarrin EHZ jaialdia hasteko. 3.000 lagun bilduko dira eta bertara sartzeko osasun pasea eskatuko da, diagnostiko proba bateko emaitza negatiboa edo txertaketa ziurtagiria.
2021/07/01 - 13:50
Javier Colinaren laukotea, Getxo Jazzen
Nafar kontrabaxu-jotzailearen taldea Muxikebarriko agertokira igo da bart, Bizkaiko jazz jaialdiaren lehen egunean.
2021/06/29 - 13:27
EHZ, txinparta bat jaialdien panorama beltzean
Urte eta erdiz jaialdiak atzeratu eta bertan behera gelditu direla kontatu eta gero, pozgarria da EHZ egin egingo dela kontatzea. Txertoen ziurtagiria edo covid proba negatiboa beharko da sartzeko.
2021/06/28 - 19:02
Musika Hamabostaldia, normaltasunaren bila
Musika jaialdiaren 82. edizioak nazioarteko izenak berreskuratuko ditu, hala nola Grigori Sokolov, Yuja Wang, Mitsuko Uchida eta Anne-Sophie Mutter.
2021/06/22 - 12:56
Amparanoia, Carlos eta Xurxo Nuñez eta Fabian Carbone, Getxo Folken
Jaialdiaren 37. edizioak hiru ildo tematiko proposatu ditu programan: familia, emakumea eta Astor Piazzollaren jaiotzaren mendeurrena.
2021/06/10 - 16:38
Kultur eskaintza zabala prestatu dute Donostian uda honetarako
500 jarduera baino gehiagok osatzen dute pandemiaren geldialdiaren ostean hiria suspertzen lagunduko duen agenda kulturala.
2021/06/09 - 18:43
Bertan behera utzi dute Dimetal Fest jaialdia
Irailaren 24 eta 25ean ziren egitekoak metal jaialdia Diman, 2020rako prestatu zuten kartel berarekin.
2021/06/09 - 14:53
Jazzaren nazioarteko izenak, Gasteiz eta Donostiara bueltan
Arabako hiriburuan, agertoki berria estreinatuko dute, Iradier Arena; donostiar jaialdiak 60 kontzertu eskainiko ditu zortzi agertokitan, guztietan ere, kalean zein itxita egon, erretzea debekatuta.
2021/05/19 - 16:53
EHZ jaialdia Irisarrin egingo dute, uztailaren 2, 3 eta 4an
PCR negatiboa edo txertoa jaso izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute sartu nahi dutenek. Chill Mafia, Ruper Ordorika eta Kuartz egongo dira, besteak beste.
2021/05/06 - 15:13
Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant eta Kenny Barron, Donostiako Jazzaldian
Donostiako jazz jaialdiaren 56. edizioa uztailaren 21etik 25era egingo dute.
2021/04/13 - 22:50
Getxoko Jazzaldiaren 44. ekitaldia ekainaren 30etik uztailaren 4ra egingo da
Jazz doinuak berriro entzungo dira Getxon. Iaz isilik egon ziren agertokiak, baina aurten 44. edizioa antolatzea erabaki dute.
2021/04/13 - 14:42
Eneko Goiak zaila ikusten du Aste Nagusia ospatzea
Donostiako alkateak oso zaila ikusten du abuztuan Aste Nagusia ospatu ahal izatea, baina Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia ospatzea espero du.
2021/03/29 - 14:25
Donostiako 56. Jazzaldiak mezu baikorra dakar
Isabel Herguera animaziogile, zuzendari eta produktoreak “urte arraro eta mingarriari” agur esan nahi dio “Bye Bye Blues” karteleko irudiarekin.
2021/03/25 - 13:25
Ibon Aranberrik egin du aurtengo Musika Hamabostaldiaren kartela
Gipuzkoar artistak luthier baten txantiloiak erakutsi ditu abuztuko musika jaialdia irudi batean biltzeko.
2021/03/05 - 17:32
Musika-Musicak Bilbora eramango du Viena
Jaialdiaren 20. edizioak 36 kontzertu eramango ditu Bilboko hainbat agertokitara, martxoaren 5, 6 eta 7an.
2021/01/29 - 13:04
Bilboko Udalak sei kontzertu antolatu ditu jazza auzoetara hurbiltzeko
Egungo jazzaren erreferentziazko musikariek parte hartuko dute otsailaren 5etik martxoaren 12ra bitartean Bilbao Distrito Jazz programaren barruan.
2020/08/02 - 00:44
Euskal Herriko Gazte Orkestrak emanaldia eskaini du Donostiako San Telmo Museoan
Koronabirusagatik egitarau osoa aldatu behar izan da, baina espiritua, hau da, betiko zikloak gorde nahian: antzinako musikarena, ganberakoarena eta umeei zuzendutako proposamenak, besteak beste.
2020/07/24 - 17:30
Aurtengo Musika Música jaialdiak Viena hiria omenduko du
Denboran ere atzera egingo du datorren martxoaren 5etik 7ra ospatuko den musika jaialdiak, XVIII. mendeko giroa ekarriko baitu gogora.