Abuztuak 1-27
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musika Hamabostaldia, normaltasunaren bila

Musika jaialdiaren 82. edizioak nazioarteko izenak berreskuratuko ditu, hala nola Grigori Sokolov, Yuja Wang, Mitsuko Uchida eta Anne-Sophie Mutter.
Musika Hamabostaldiaren kartela, Ibon Aranberri artistaren lana
Musika Hamabostaldiaren kartela, Ibon Aranberri artistaren lana

Donostiako 82. Musika Hamabostaldiak aforoak murriztuko ditu berriz ere pandemiaren ondorioz, baina ez 2020 edizioan bezainbeste. Aurten programazioan, 75 kontzertu eta nazioarteko orkestra eta bakarlarien itzulera aurreikusi dituzte.

Abuztuaren 1etik 27ra, ohiko ziklo eta agertokiak berreskuratuko ditu jaialdiak, eta jarduera sinfoniko-korala itzuliko da, bere ezaugarri nagusietakoa, joan den urteko "murrizketa handiaren" ondoren.

Jaialdia Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak irekiko du abuztuaren 1 eta 2an, eta Budapesteko Festival Orchestrak itxiko du hilaren 27an.

Bataren eta bestearen artean, hamaika bakarlarik zapalduko dituzte Hamabostaldiko agertokiak: Grigori Sokolov, Yuja Wang, Mitsuko Uchida, Elisabeth Leonskaia, Stephen Hough, Dejan Lazic…

Hamabostaldian arituko dira, halaber, Euskal Herriko Gazte Orkestra (abuztuak 8) eta Euskadiko Orkestra, Victor Pablo Perezek zuzenduta, abuztuaren 21ean. Azken horrek, gainera, Donostiako Orfeoia izango du lagun.

Dantzari dagokionez, Lucia Lacarra eta Iratxe Ansa izango dira protagonistak, Neri(h)ari, Kanpai eta Matxalen Bilbao konpainiekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari, hiru egunetan Kobetamendi belaunaldien, kulturen eta musika ulertzeko moduen arteko topagune bihurtu ondoren. 112.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute aurtengo programazioaz, aniztasun artistikoak eta hiriaren zein naturaren arteko loturak sendotuz. Jaialdiak nazioarteko izaera baieztatu du, Bilborekin eta hurbileko talentuarekin duten lotura estua galdu gabe.

Bilbao BBK Live 2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da 2026ko BBK Live jaialdia!

Gaur, uztailak 9, hasi da jaialdia Bilboko Kobetamendi parkean, eta uztailaren 11ra arte luzatuko da. Aurten 20. urteurren berezia ospatzen du topaketak, eta nazioarteko zein etxeko artistak bilduko ditu hiru egunetan zehar. Kobetamendiko eszenatokietan Robbie Williams, Calvin Harris, Lily Allen eta Interpol bezalako izen handiak arituko dira, Aimarz edo Gar bezalako euskal taldeekin eta tokiko talentuarekin batera, giro paregabean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X