Nafarroa Oinez
2025/03/18 - 16:38
Oier Sanjurjo izango da Nafarroako Ikastolen Elkartearen lehendakari berria
Osasuna futbol taldeko jokalari izandakoak Elena Zabaleta Andresenaren lekua hartuko du. Nafarroako Ikastolen Elkartearen 14. lehendakaria izango da.
2024/11/10 - 20:29
Atarrabian egingo dute 2025eko Nafarroa Oinez, urriaren 19an, "Buruz, bihotzez, oinez" lelopean
Paz de Ziganda Ikastolak hirugarrenez antolatuko du datorren urtean Nafarroako ikastolen aldeko festa. Ikastolaren espiritua goratzea bilatuko du edizio berri honek.
2024/10/20 - 21:16
Zangoza piztu dute milaka euskaltzalek Nafarroa Oinez "arrakastatsu" batean
Goizean goizetik, giro ederrean igaro dute eguna bertara joandako herritarrek eta bisitariek. Irekiera ekitaldian, lau argi-zuzi piztu dituzte, helburu bakoitzeko bat: kalitatezko hezkuntza euskalduna, auzolana, jasangarritasun energetikoa eta baliabideak.
2024/10/20 - 15:10
Milaka euskaltzale bildu dira Zangozan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian
Nafarroako ikastolen aldeko jaia ospatzen ari dira Zangozan. Milaka euskalzale bertaratu dira festaz gozatzera. Aurten, 3,5 kilometroko ibilbidea eta egun beteko eta gustu guztietarako egitaraua prestatu dute.
2024/10/19 - 19:57
Nafarroa Oinez 2024 ospatuko dute igandean Zangozan, 'Piztu!' lelopean
Asteburuko osoko egitaraua antolatu dute Zangozako ikastolako kideek eta larunbatetik ekin diote festa giroan murgiltzeari. Iganderako 3,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute eta denetariko ekintzak izango dira hiru gunetan.
2024/01/24 - 16:30
Nafarroako ikastoletan Lehen Hezkuntzan eskola-jazarpen kasuak % 10 jaitsi dira KiVa plana ezarri zenetik
2016an ezarri zuten KiVa bullying kasuei aurre egiteko programa finlandiarra Foru Gobernuko 15 ikastoletan. Prebentzioan begirada jarrita, ikasleen jarreretan eragitea da helburua.
2023/10/08 - 22:56
Euskararen taupada ozen entzun da Etxarri Aranatzen
Andra Mari ikastolatik "oso eskertuta" agertu dira igande honetan Nafarroa Oinez-en jaso duten babesagatik. Jaiak "orokorrean inpresio ona" uztzi duela nabarmendu dute eta "aipatzeko moduko gorabeherarik gabe" joan dela eguna. Zangozako Ikastolak jaso du Nafarroa Oinez lekukoa.
2023/10/08 - 16:18
Milaka euskaltzale batu dira Etxarri Aranatzen, Nafarroako ikastolen jaian
Eguraldia lagun, hiru kilometroko ibilbidean antolatutako egitarauaz gozatu dute, "Hotsein!" lemapean. Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo hitzordua.
2023/10/08 - 09:59
Nafarroa Oinez hartuko du Etxarri Aranazek gaur
Nafarroako ikastolen jaia euskararen aldeko aldarrikapenen aldekoa ere bada. EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
2023/10/05 - 00:15
''Euskararen ofizialtasuna aldarritzera'' hots egin dute Nafarroa Oinezeko antolatzaileek
Datorren igandean, urriak 8k, Etxarri Aranazek hartuko du Nafarroako ikastolen aldeko festa handia, "Hotsein" lelopean. Gozatzeko eguna izateaz gain, aldarrikapenak zabaltzeko eguna ere badela gogoratu dute Andra Mari Ikastolako ordezkariek.

2023/06/13 - 15:29
'Nafarroa osoan bai!', euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria
Nafarroa Oinez jaiak prest du jada aurtengo abestia. Musika Joseba Tapiak egin du eta letraz Maddalen Arzallus arduratu da. Abestiarekin, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna eskatzen da
2022/11/27 - 10:04
"Hotsein!"ez aurkeztu diete 2023ko Nafarroa Oinez Sakanako herritarrei
“Sakana euskararen arnasgune” dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta “belaunaldiz belaunaldi jende anitzek egindako ahaleginari esker” ikastolak bizi-bizirik jarraitzen duela.
2022/10/16 - 23:11
Milaka euskaltzalek euskara erein dute Tafallan egin den Nafarroa Oinezen
Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian eta, eguraldia lagun, bisitariek era guztietako ekintzez gozatu ahal izan dute Garces de los Fayos Ikastolak atondutako lau guneetan. Egunaren amaieran, "oso pozik" agertu dira antolatzaileak.
2022/10/16 - 16:54
Nafarren hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen legedia aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen
Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian. Eguraldia lagun, giro paregabean ari dira ospatzen eguna, eta ohi bezala, festa eta aldarrikapena uztartu dituzte.
2022/10/16 - 16:51
Erdian Erein lelopean, Nafarroa Oinez ari dira ospatzen Tafallan
Eskualdean euskara ereiten jarraitzeko konpromisoa hartu dute bertaratuek, eta eguraldia lagun, jai giroa izan da nagusi.
2022/10/16 - 15:52
Euskararen aldeko oihua ozen entzun da gaur Tafallan
Milaka lagun batu dira Nafarroa Oinez 2022 festan. Urtero bezala, festak eta aldarrikapenak bat egin dute. Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuko dituen legedia eskatu diote Foru Gobernuari.