Nafarroa Oinez 2023
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka euskaltzale batu dira Etxarri Aranatzen, Nafarroako ikastolen jaian

Iragarkia
20231008141647_nafarroa-oinez_
18:00 - 20:00
Milaka euskaltzale batu dira Etxarri Aranatzen, Nafarroako ikastolen jaian
Eguraldia lagun, hiru kilometroko ibilbidean antolatutako egitarauaz gozatu dute, "Hotsein!" lemapean. Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo hitzordua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X