Nafarroako Ospitale Gunea
2021/08/13 - 14:18
Kutsatzeak 213ra jaitsi dira Nafarroan baina pertsona bat hil da covid-19ak jota
ZIUetako okupazioak gora egin du (23 ohetik 25era), beste bi gaixo berrirekin.
2021/08/13 - 13:31
Koronabirusa igaro duten euskaldunek infekzioa izan eta bi hilabetera hartu ahal izango dute txertoa
Osakidetzak mezu bat bidaliko die kobida igaro duten euskaldun guztiei, infekzioa izan zenetik bi hilabetera txertoa hartzeko hitzordua eska dezaketela jakinarazteko.
2021/08/12 - 22:04
Osasun Publikoaren euskal lege-aurreproiektuaren zirriborroak txertaketa nahitaezkoa izatea jasotzen du
Testu hori kontsulta publikoaren fasean egongo da abuztuaren amaierara arte. Fase hori gainditu eta Gobernu Kontseiluak argi berdea eman ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute organo horrek izapidetu dezan.
2021/08/12 - 20:50
Osakidetzak 12 urte baino gutxiagokoen hitzorduak atzeratu ditu
Hala ere, abuztuan 12 urte beteko dituzten gazteen hitzorduak bere horretan utziko ditu, baina irailetik aurrera betetzen dituztenenak ez. Hauek 12 urte bete bezain pronto jasoko dute hitzordua.
2021/08/12 - 19:21
Euskadik ez ditu, oraingoz, zahar-etxeetako langileentzako gomendio berriak jarraituko
Jaurlaritzak azaldu duenez, ez dute zentro soziosanitarioetan covid-19ari aurre egiteko indarrean dagoen protokoloa eguneratuko, baina Lurraldearteko Osasun Kontseiluak proposatutako neurriak ezartzeko aukera eztabaidatzen jarraituko dute.
2021/08/12 - 16:08
Kutsatzeek gora egin duten arren, ospitaleetako egoera egonkor dago Nafarroan
Zorionez, ez da inor hil azken orduetan. Aste honetako joera hautsi da, horrenbestez.
2021/08/12 - 15:01
Etxeratzeko agindua beste astebetez luzatzea baimendu dute Nafarroan
Epaitegiek begi onez ikusi dute mugikortasuna murriztuta mantentzea, 01:00a eta 06:00ak bitartean, abuztuaren 19ra arte. Neurria covid-19aren eragin handia duten udalerrietan egongo da indarrean.
2021/08/11 - 22:49
Txertoa hartu ez duten zahar-etxeetako langileei astero bi detekzio-proba egitea nahi du Osasun Ministerioak
Gainera, langile horiek lanpostuz aldatzeko aukera aztertzea proposatu du Lurraldearteko Kontseiluan, txertoa hartu ez badute. Dena dela, autonomia erkidegoek erabakiko dute neurri horiek ezarri ala ez.
2021/08/11 - 17:32
Covid-19aren aurka Espainian egindako txerto baten lehen entsegu klinikoa baimendu du Osasun Ministerioak
Ospitaleetako dozenaka boluntario bilatuko dituzte orain, eta, ahal bezain laster, protokoloan zehaztutako gizarteratze-irizpideak betetzen dituzten boluntarioak hautatzeko prozesua hasiko dute.
2021/08/11 - 16:38
EAEko 12 urtetik gorakoen % 72,3 guztiz txertatuta daude
Dosi gehiago jaso dugun honetan, 58.000 hitzordu inguru daude libre. Oporrak direla medio, edo berriki positibo eman dutelako, ez dira gutxi zita atzeratzea erabaki dutenak. Osasun sailburuordea gazteei zuzendu zaie, 12 eta 39 urte artekoei, txertoa har dezaten.
2021/08/11 - 15:57
Pertsona bat hil da eta kutsatzeek gora egin dute Nafarroan
229 positibo berri atzeman dituzte. Gainera, 14 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, horietako bi ZIUn.
2021/08/10 - 14:48
Cambra: 'Euskadin 57.000 hitzordu baino gehiago libre daude, txertatu mesedez '
Irailaren 6ra arte oraindik hitzordu libre asko geratzen dira. Koldo Cambrak dei egin du denek txertoa har dezaten, agerraldi konplexuak eta askotarikoak antzematen ari direlako.
2021/08/10 - 10:44
Hirugarren egunez jarraian, 200eko langatik behera daude kutsatzeak Nafarroan
Beheranzko joera nabarmena da, batez ere duela bi asteko datuekin alderatuta: 121 kutsatze gutxiago atzeman dituzte.
2021/08/09 - 14:10
Datuak errepikatuta, 200 kasuko langatik behera daude kutsatzeak Nafarroan
Lizarra izan da udalerririk zigortuena, 16 kasurekin. Ondoren datoz San Adrian (10) eta Barañain eta Sarriguren (sei).
2021/08/09 - 12:52
Pfizerren eta Modernaren 180.000 txerto iritsi dira Euskadira
Pfizerren eta Modernaren txertoen 180.000 dosi gehiago heldu dira EAEra eta 70.000 Nafarroara. Horiekin adin tarte batzuk ixtea eta immunizazioan aurrera egitea espero dute.
2021/08/09 - 11:07
Dosi sorta berri batek bultzada emango dio gazteen txertaketari
30-39 urtekoen artean % 70k jaso dute dosi bat gutxienez, baina kopuruak adinarekin batera egiten du behera. 12 eta 29 urte bitartekoak dira orain erronka.
2021/08/08 - 22:49
Dosi gehiago iritsiko dira astelehen honetan EAEra eta Nafarroara
Abuzturako iragarrita zegoen txertoen bidalketa potoloa hasi da pixkanaka iristen. Aurreikusitako 3,4 milioi horien heren bat iritsiko da gaurtik aurrera, aste honetan zehar.
2021/08/08 - 16:10
189 positibo atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren 3tik izan den kopururik txikiena
Iruñean (80), Tuteran (39) eta Sarrigurenen (11) agertu dira kasu berri gehien. Positibitate tasa % 14,7ra igo da.
2021/08/08 - 12:39
24 urteko moto gidari bat larri zauritu da Jaitzen izandako istripuan
Foruzaingoak jakitera eman duenez, moto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten elkar, atzo.
2021/08/07 - 16:33
Casillako pabilioian ez da txertorik jarriko astelehenerarte
BECen, ordea, larunbat arratsaldean ekingo diote berriz ere txertaketari, baina igandean berriz ere itxiko dute. Euskadin guztira 1.400.000 pertsona baino gehiago daude immunizatua.