TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 urteko moto gidari bat larri zauritu da Jaitzen izandako istripuan

Foruzaingoak jakitera eman duenez, moto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten elkar, atzo.
Jaitz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.
Jaitz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.

24 urteko gizonezko bat larri zauritu zen atzo arratsaldean Jaitzen (Nafarroa), moto batek eta furgoneta batek aurrez aurre elkar jo ondoren.

Kolpearen ondorioz, motoaren gidaria larri zauritu zen, eta Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalera eraman zuten.

Beste hiru pertsona arin zauritu ziren, eta Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X