189 positibo atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren 3tik izan den kopururik txikiena
Nafarroako Osasun Departamentuak 189 koronabirus kasu berri diagnostikatu ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 50 gutxiago. Hala, azken gorabeheren ondoren, laugarren egunez jarraian egin du kopuruak behera, Nafarroako Gobernuak igande honetan emandako datuen arabera. Nabarmentzekoa da, gainera, uztailaren 3tik izan den kopururik txikiena dela.
Kasu berri gehienak Iruñean (80), Tuteran (39) eta Sarrigurenen (11) atzeman dituzte.
Atzo 1.286 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta horien % 14,7k positibo eman zuten, Munduko Osasun Erakundeak zehaztutako gehienezko % 5etik oso urrun.
Dela dela, duela astebeteko kutsatzeak (310 kasu) edo duela 14 egunekoak (363) baino nabarmen hobeak dira datuak, nahiz eta oraindik ere gomendatutako zenbaki eta tasetatik urrun dauden. Hori dela eta, indarrean jarraitzen dute Foru Gobernuak birusaren hedapenari aurre egiteko ezarritako ezohiko neurriek, abuztuaren 12ra arteko etxeratze-aginduak kasu.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 108 covid gaixo zeuden ostiralean gela arruntetan eta 19 Zaintza Intentsiboetako Unitatean (bezperan baino bat gehiago). Zortzi lagun ospitaleratu zituzten egunean zehar, baina ez zen inor hil.
Bestalde, herritarren txertaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du. Gaur egun, 12 urtetik gorako nafarren % 70,3k du pauta osoa, eta % 78,7k, dosi bat gutxienez (Nafarroako biztanleria osoa kontuan hartuta, % 61,8k dute jarraibide osoa, eta % 69,1k, dosi bat gutxienez).
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.