GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat eta emakume bat espetxera bidali dituzte Gipuzkoan, adin txikiko senide bat prostituitzea egotzita

Ikerketaren arabera, 43 eta 32 urteko atxilotuek sexu topaketak antolatzen zituzten diruaren truke.

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

16/6/2025
Ertzaintzaren ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat atxilotu ditu aste honetan Ertzaintzak Hernanin (Gipuzkoa) adin txikiko senide bat prostituitzea leporatuta. Biak ala biak neskatoaren senideak dira. Agintari judizialaren aurrean izan ondoren, bi atxilotuak behin-behinean espetxera bidaltzea agindu du epaileak. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak abuztuan abiatu zuen ikerketa adin txikiko neska batek Lasarte-Orian jasandako sexu eraso baten berri izan zuenean. Horri lotuta, 57 urteko gizon bat atxilotu zuten. 

Delitu haren ikerketaren harira, lan ildo berri bat ireki zuten neskatoa biktima izatera nola iritsi zen argitzeko. Gauzak horrela, senideek diruaren truke sexu topaketak antolatzen zituztela egiaztatu zuten.

Kasuaren ardura zuten ertzainek ondorioztatu zutenez, ez zen neskatoarekin elkartzen zen lehen aldia, eta sexu topaketa horien truke dirua jasotzen zuten senideek. Horiek bideratzen zuten bortxaketa, eta bietako batek bere ibilgailuan eramaten zuen adingabea. 

Horrenbestez, Ertzaintzak 43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat atxilotu ditu aste honetan Donostian eta Oiartzunen, hurrenez hurren. Epailearen aurretik igaro eta gero, biak behin-behinean espetxeratzeko agindu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X