GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroaren 21ean jarriko da martxan Donostiako Topoaren lurpeko pasabidea

Topo berriak joan-etorri kopurua handituko du Añorga, Donostia eta Pasaia arteko tarte osoan, zazpi minutu eta erdiko maiztasunarekin.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2012/01/09/594614/594614_metro_topo2_thumbnail.jpg"/><br/><strong>topo metro donostia - foto: Manex Barace</strong>
Topoa Donostian. Argazkia: EITB

Topoaren Donostiako erdialdeko lurpeko pasabide berria azaroaren 21ean jarriko da martxan, urtea amaitu baino lehen, hasiera batean aurreikusita zegoen bezala.

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak prentsaurrekoa eman du dataren berri emateko Benta Berriko geltokian, lurpeko hiru terminal berrietako batean.

Irailaren 11tik proba trenak dabiltza 4,2 kilometroko pasabide horretan aurrera eta atzera, Amara-Easo, Kontxa-Zentroa eta Benta Berri geltoki berriak zeharkatzen.

Ia hamarkada bateko lanen ondoren, eta obra zibila aspaldi amaituta, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoa azken ukituak ematen ari da orain.

Azaroaren 21etik aurrera, topo berriak joan-etorri kopurua handituko du Añorga, Donostia eta Pasaia arteko tarte osoan, zazpi minutu eta erdiko maiztasunarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X