Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maila sozioekonomiko handieneko ikasleen notak ez dira PISA txostenean gehien jaitsi direnak, ikerlan baten arabera

Innovamat Research Labek egindako azterketa baten ondorioa da, hain zuzen ere, aipatutakoa. Ikasle aberatsen beherakada hori faktore sozioekonomikoak neurtzeko orduan eta ikasleak sailkatzeko metodologian PISA txostenean egindako aldaketa batekin lotzen du.

ALUMNADO ESCUELA IKASTETXE GAZTEAK CLASE CURSO IKASTURTEA

PISA txostenak zabaldutako emaitzak zalantzan jarrita, azterlan batek ondorioztatu du familia dirudunetan jaiotako ikasleen ikaskuntza maila ez dela neurriz kanpo jaitsi; aitzitik, aldatu egin da ELGAk maila sozioekonomikoa neurtzeko duen modua.

Innovamat Research Labek, EsadeEcPoleko Lucas Gortazar eta Lucia Cobreros ikertzaileekin lankidetzan, egindako ikerketa baten ondorioa da, hain zuzen ere, aipatutakoa. Ikerketa horrek zalantzan jartzen ditu irailaren 8an argitaratutako PISA txostenetik ateratako emaitzak.

ELGAren txosten horrek nabarmendu zuenez, hezkuntza errendimenduaren beherakada orokorra izan zen espainiar Estatuan, eta bereziki nabarmena familia aberatsetako ikasleen artean.

Horren arabera, beraz, txikitu egin da maila sozioekonomiko altua duten eta egoera zaurgarrian dauden ikasleen arteko arrakala.

Izan ere, argitara emandako datuek erakusten zuten ikasle dirudunek, batez beste, 14 puntuko jaitsiera izan zutela matematiketan; 7,7 puntukoa zientzietan eta 20,7 puntukoa irakurketan

Ostera, Innovamat Research Laben azterketak kontra egin dio teoria horri, ikasle aberatsen beherakada faktore sozioekonomikoak neurtzeko eta ikasleak sailkatzeko metodologian PISA txostenaren egindako aldaketa batekin lotu baitu.

Ildo horretan, aldaketa hori kontuan hartu gabe, arrakala sozioekonomikoa ez da batere murriztu — ikasle aberatsek errendimendu hobea izaten jarraitzen dute — eta 2025ean azken hamarkadako mailarik altuenera iritsi ziren, Innovamat Research Laben ikerketaren arabera.

Esan bezala, azterlan horrek argudiatzen du ELGAk zenbait aldaketa egin zituela ikasleen indize soziala, kulturala eta ekonomikoa neurtzeko orduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X