MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutako Tarajaleko muga lasai antzean, sarrera masiboa izateko zantzuak gorabehera

Marokoko Gobernuak Espainiako agintarien eskaerei erantzun die, eta agente gehiago bidali ditu ingurura. Kontrolak ezarri ditu mugatik 100 kilometrora, herrialdeko beste leku batzuetatik iritsitakoei ateak ixteko. Hauteskunde eguna dute gaur Marokon.

FOTODELDÍA CEUTA, 22/09/2026.- militares desplegados en pleno centro de la ciudad autónoma de Ceuta este martes, un día antes de las elecciones legislativas en Marruecos este miércoles. EFE/Roberto Ruiz Oliva
Espainiako soldaduak Ceutan. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak segurtasun dispositiboa indartu du Ceutako eta Melillako mugetan, asteazken honetarako, irailaren 23rako, sare sozialetan muga igarotzeko deialdiak egin direlako.

Azken asteetan sare sozialetan eta mezularitza aplikazioetan Ceutan eta Melillan sarrera masiboa egiteko deiak zabaldu dira.

Fernando Grande-Marlaskak Espainiako Barne ministroak astelehen honetan Ceutan egindako bisitan aurreratu zuenez, Gobernua "etengabe" dabil horrelako alerten berri jakin nahian, eta Estatuko Segurtasun Indarrak etengabe aztertzen ditu, mehatxuaren benekotasuna egiaztatzeko.

Marokoko Gobernuak Espainiako agintarien eskaerei erantzun die, eta agente gehiago bidali ditu ingurura. Kontrolak ezarri ditu mugatik 100 kilometrora, herrialdeko beste leku batzuetatik iritsitakoei ateak ixteko.

Atzo, Pedro Sanchezek New Yorken CNNn egindako elkarrizketan, NBEren Asanblada Nagusiaren testuinguruan, esan zuen "argi" dagoela Marokoren mugako kontrol-mekanismoak huts egin zuela uztailaren 30ean Ceutan jendetza sartu zenean, eta, horregatik, erantzunak eta neurriak eskatu zizkion herrialde horri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X