MADRIL

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuko hainbat gune zigilatu dituzte esprai toxiko bat antzeman ondoren

Kontrol saioa dute Kongresuan, eta, hain zuzen ere, Kongresuko presidenteak PPko diputatu bat kanporatu du piperbeltz gasa erakusteagatik. Gertakariaren ondotik, piperbeltz gasa "behar den guztietan" eramango duela ohartarazi du diputatu popularrak. 

congreso precintado gas pimienta

Kongresuan zigilatutako guneetako bat. Argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuko komunak eta inguruko beste gune batzuk zigilatu dituzte asteazken honetan, norbaitek toki horietan esprai toxiko bat hustu duelako, Espainiako behe ganberako iturriek jakitera eman dutenez. Gertaera hori tarteko, ustez piperbeltz gasa arnastu duen emakume bat artatu behar izan dute

Zigilatutako instalazioak Ganberaren handitze eraikinetako batean daude, Kongresuaren Jauregiaren parean. Goizeko bederatziaz geroztik kontrol saioa egiten ari dira, hain zuzen ere, Kongresuan. 

Goizeko hamarretarako bost minutu falta zirenean, Francina Armengol Kongresuko presidenteak Ana Vazquez PPko diputatua hemiziklotik kanporatu du "arma" bat, hots, piperbeltz gasa erakusteagatik.

Behe ganberako iturriek azaldu dutenez, 10:26an jaso dute abisua usain handia zegoela eta emakume bat botaka zegoela ohartaraziz. 

Oraingoz ez dakite zer gertatu den eta Kongresuko segurtasun kamerak aztertzen ari dira gertakariaren jatorria argitzeko

Piperbeltz gasa berriro eramango duela ohartarazi du Ana Vazquezek (PP)

bote gas pimienta congreso ana vazquez

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X