INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat odoletan aurkitu dute kotxe batean Gasteizen, bikotekideak eraso ondoren

Gasteizko Udaltzainak jakitera eman duenaren arabera, 50 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean, indarkeria-matxistaren arloan lesio-delitu bat egitea egotzita. Aurretik, ibilbailu batean "larri" zegoen emakume bat odoletan aurkitu dute poliziek. 

Gasteizko Udaltzainak jakitera eman duenaren arabera, 50 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean, indarkeria-matxistaren arloan lesio-delitu bat egitea egotzita. Aurretik, poliziek emakume bat "odoletan" aurkitu dute, ibilgailu baten barruan. 

Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, biktima San Kristobal auzoan aurkitu dute, 02:30ak pasatxo zirenean. 

Agenteak bertaratu direnean, emakumea aurkitu dute, ibilgailu baten barruan, bera bakarrik, eta aurpegiko zauri batetik odola zeriola. Biktimak adierazi die bikotekideak eraso egin diola eta ondoren ihes egin duela. 

Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X