Nafarroako Ospitale Gunea
2021/08/10 - 10:44
Hirugarren egunez jarraian, 200eko langatik behera daude kutsatzeak Nafarroan
Beheranzko joera nabarmena da, batez ere duela bi asteko datuekin alderatuta: 121 kutsatze gutxiago atzeman dituzte.
2021/08/09 - 14:10
Datuak errepikatuta, 200 kasuko langatik behera daude kutsatzeak Nafarroan
Lizarra izan da udalerririk zigortuena, 16 kasurekin. Ondoren datoz San Adrian (10) eta Barañain eta Sarriguren (sei).
2021/08/09 - 12:52
Pfizerren eta Modernaren 180.000 txerto iritsi dira Euskadira
Pfizerren eta Modernaren txertoen 180.000 dosi gehiago heldu dira EAEra eta 70.000 Nafarroara. Horiekin adin tarte batzuk ixtea eta immunizazioan aurrera egitea espero dute.
2021/08/09 - 11:07
Dosi sorta berri batek bultzada emango dio gazteen txertaketari
30-39 urtekoen artean % 70k jaso dute dosi bat gutxienez, baina kopuruak adinarekin batera egiten du behera. 12 eta 29 urte bitartekoak dira orain erronka.
2021/08/08 - 22:49
Dosi gehiago iritsiko dira astelehen honetan EAEra eta Nafarroara
Abuzturako iragarrita zegoen txertoen bidalketa potoloa hasi da pixkanaka iristen. Aurreikusitako 3,4 milioi horien heren bat iritsiko da gaurtik aurrera, aste honetan zehar.
2021/08/08 - 16:10
189 positibo atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren 3tik izan den kopururik txikiena
Iruñean (80), Tuteran (39) eta Sarrigurenen (11) agertu dira kasu berri gehien. Positibitate tasa % 14,7ra igo da.
2021/08/08 - 12:39
24 urteko moto gidari bat larri zauritu da Jaitzen izandako istripuan
Foruzaingoak jakitera eman duenez, moto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten elkar, atzo.
2021/08/07 - 16:33
Casillako pabilioian ez da txertorik jarriko astelehenerarte
BECen, ordea, larunbat arratsaldean ekingo diote berriz ere txertaketari, baina igandean berriz ere itxiko dute. Euskadin guztira 1.400.000 pertsona baino gehiago daude immunizatua.
2021/08/07 - 16:25
Astelehenean indarrean sartuko den osasun ziurtagiriaren kontrako protestak Frantzian
Herritarrak txertoaren derrigortasunaren kontra eta Frantzian ezarriko den osasun ziurtagiriaren aurka atera dira kalera. Osasun langileak ezinbestean txertatu beharko dira, lan egiteko.
2021/08/07 - 15:25
Positiboek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, 239 kasu berrirekin, baina positibitatea %12koa da
Covid kasu berriek asko izaten jarraitzen dute, baina beheranzko joera nabarmena da azken asteekin alderatuta. Tuteran (19), Cascanten (14) eta Iruñeko Txantrea auzoan (12) agertu dira kasu berri gehien.
2021/08/06 - 18:37
Gipuzkoako ostalariek edukierak handitzea eta gau-jarduera izatea galdegin dute
"LABIk ezin du itxi oporrengatik, goi-denboraldian gaudenean", esan du Kino Martinez elkarteko idazkari nagusiak.
2021/08/06 - 16:48
Haurdun dauden 10.600 pertsonetatik, 2.000 baino ez daude txertatuta
Lehenengo dosia jaso dute dagoeneko herritarren % 77,6k. Erritmo onean beraz, eta orain gazteengan eta haurdunengan abiadura jarriz, aurrera doa kanpaina.
2021/08/06 - 14:16
Positiboek behera egin dute Nafarroan, baina heriotzek eta ospitaleratzeek gora
Azken orduetan beste pertsona bat hil da covid-19ak jota. Horrez gain, 16 lagun erietxeratu behar izan dituzte. 21 gaixo daude larri ZIUetan.
2021/08/05 - 18:32
18 urtetik beherako gazteak Modernaren dosiak jasotzen hasi dira EAEn
Orain arte, Pfizer txertoa jaso dute; hemendik aurrera, baina, biak. Sendagaien Europako Agentziak uztailaren amaieran gomendatu zuen Moderna ere erabiltzea 12-17 urte arteko gazteekin. Illunbeko txertaketa-zentroan, ostegun honetan, adin horien arteko gazte batzuk txertatu dituzte.
2021/08/05 - 15:23
Pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota 281 positibo zenbatu dituzten egunean
Ospitaleetako gela arruntetan gaixo gutxiago dago, baina kritikoen unitatean bi gehiago dituzte orain.
2021/08/05 - 14:57
Nerabe nafarrek txertoa jasotzeko hitzordua eska dezakete dagoeneko
Guztira, 820.093 txerto jarri dituzte jadanik Foru Erkidegoan, eta 408.678 nafarrek txertaketa bukatu dute, herritarren % 70ek baino gehiagok, alegia.
2021/08/04 - 23:34
Zenbat ikusle sartu ahalko dira Hego Euskal Herriko futbol-zelaietan Ligaren hasieran?
Txapelketa hasteko zortzi egun falta direnean, gehienezko edukieraren % 20 baimendu dute EAEn, eta % 33, berriz, Nafarroan.
2021/08/04 - 21:48
Gehienezko edukiera % 40koa izango da futbol ligaren hasieran, eta % 30ekoa saskibaloikoan
Hala adostu dute Lurraldearteko Osasun Batzordean. Neurria abuztuan izango da indarrean, eta, gerora, Espainiako Gobernua eta autonomia-erkidegoak berriro bilduko dira, ehunekoetan aldaketarik izan behar ote den aztertzeko.
2021/08/04 - 20:47
Covid-19a duten hainbat paziente Baionako Ospitaletik beste osasun-zentro batzuetara lekualdatu dituzte
Une honetan, koronabirusak kutsatutako gaixoentzako oheetako % 80 beteta daude; hain zuzen ere, covid-19ko 12 paziente daude erreanimazioan, pandemia hasi zenetik kopururik handiena. Hiru lagun eraman dituzte dagoeneko Pauera eta Akizera.
2021/08/04 - 16:46
Nafarroa eutanasia eskubidea martxan jartzeko prestatzen hasi da
Osasun kontseilariak foru dekretua proposatu du, Bermeen Batzordea eta kontzientzia eragozpen erregistroa sortzeko. Era berean, foru agindu baten bidez Batzordeko kideak zehaztu dituzte.