Zenbat ikusle sartu ahalko dira Hego Euskal Herriko futbol-zelaietan Ligaren hasieran?
Hego Euskal Herriko futbol-zelaietan ikusleak izango dira berriro Ligaren hasieran, abuztuaren 13tik aurrera; hori bai, edukiera murriztuta egongo da. Hala, txapelketa hasi aurretik aldaketarik ez bada, Donostiako Reale Arenan, Gasteizko Mendizorrotzan, Bilboko San Mamesen eta Eibarko Ipuruan gehienezko edukiera % 20koa izango da; Iruñeko Sadarren, aldiz, % 33koa izatea dago aurreikusita.
Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek asteazken honetan adostu dute Lurraldearteko Osasun Batzordean aire libreko estadioetako edukiera abuztuan % 40koa izatea (estadio itxietan, % 30ekoa). Hala ere, eskumena autonomia-erkidegoek dute, eta EAEk eta Nafarroak gehienezko kopurua are gehiago murriztea erabaki dute.
Hala, Lehen Mailako taldeei dagokienez, abuztuaren 13rako beste agindurik ez badago, euskal taldeek etxean jokatuko duten lehen partidan ikusleen kopurua mugatuta egongo da:
-Osasuna: Espanyolen bisita jasoko du Sadarren abuztuaren 14an, 17:00etan, eta 7.858 ikusle izan ahalko dira bertan (gehienezko edukieraren % 33).
-Alaves: Real Madrilen aurka arituko da Mendizorrotzan abuztuaren 14an, 22:00etan, eta 3.968 ikuslek ikusi ahako dute bertatik bertara (edukieraren % 20).
-Athletic: Bartzelonaren aurka jokatuko du San Mamesen abuztuaren 21ean, 22:00etan, eta 10.666 ikusle sartu ahalko dira zelaian (edukieraren % 20).
-Reala: Rayo Vallecano izango du aurkari Reale Arenan abuztuaren 22an, 17:00etan, eta 7.900 ikusle izango dira bertan (edukieraren % 20).
Oraingoz, ez dago aurreikusita LABI instituzionalaren bilerarik, Liga hasi aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.