Nafarroako parlamentua
2022/05/04 - 11:40
Bakartxo Ruiz: "EH Bilduren hurrengo zerrendaburua oso gaitua eta ilusio handikoa izango da”
Nafarroako Parlamentuko koalizio soberanistaren bozeramailearentzat "ohorea" izan da politikan aritzea, baina "energia asko eskatzen du". Nafarroako Gobernua eta babesa ematen diotenak "momentu kritiko batean" daudela gaineratu du.
2022/05/03 - 17:35
Kontseiluak "herritarren eskubideen aurkako erasotzat" jo du PAI programaren legea
Erakundeak salatu duenez, "egungo hezkuntza-ereduak ukatu egiten die milaka haur eta gazteri euskara ezagutzeko eskubidea", eta "zitala" iruditzen zaio ingelesa jakiteko balizko eskubidea erdigunean jartzea. Larunbateko manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute.
2022/05/02 - 17:29
PSNk, Geroa Baik eta Podemosek eskuin muturreko biktimen legea aldatzeko proposamena erregistratu dute
Foru Gobernua osatzen duten alderdien proposamenaren helburua terrorismoaren biktimek jasotzen dituzten kalte-ordainekin parekatzea da. Navarra Sumak kontrako botoa emango duela iragarri du jada.
2022/04/28 - 17:41
Zer da PAI programa eta zertan datza Nafarroako Parlamentuak onartu duen egitasmoa?
Duela 10 urte Barcinaren gobernuak ezarritako ingelesezko irakaskuntzaren programa "blindatzeko" lege proposamenari bide eman dio Foru ganberak, PSNren eta Navarra Sumaren aldeko botoekin.
2022/04/28 - 16:36
PSNk Navarra Sumarekin hezkuntzaren gaineko akordioa itxi du Nafarroan, gobernu bazkideak alboratuta
Nafarroan oso eztabaida sutsua dute Parlamentuan. Chivitek 350 irakasleren lanpostua egonkortzearen truke Navarra Sumarekin negoziatu du PAI edo ingelesez ikasteko programa.
2022/04/28 - 14:54
Nafarroako Parlamentuak bide eman dio PAI ingelesezko irakaskuntza programa D ereduaren pare jartzeari
PSNren eta Navarra Sumaren botoekin onartu dute legea. NA+ koalizioak lege proposamenari egindako hainbat zuzenketa onartu dituzte sozialistek, programa hizkuntza eredu bilakatzeko "beharrezko urratsak emateko". Gainerako taldeek kontra bozkatu dute.
2022/04/28 - 11:45
Solana: ''PSOEk Estatuan babesten ez duen PAI programa ezarri nahi du PSNk Nafarroan, euskarafobia dela eta''
Maria Solana Geroa Baiko parlamentaria oso kritiko azaldu da PSNk gaur Nafarroako Parlamentura eramango duen lege proposamenarekin. Sozialistek ingelesa "Nafarroako hizkuntza propio bihurtu" nahi dutela salatu du, gehiengo sindikala eta Gobernuko bazkideak kontra dituela, gainera.
2022/04/28 - 11:43
Solana: "PSNk euskarafobia dela-eta ezarri nahi du PAI programa Nafarroan"
Geroa Baiko parlamentaria oso kritiko azaldu da PSNk gaur Nafarroako Parlamentura eramango duen lege proposamenarekin. Sozialistek ingelesa "Nafarroako hizkuntza propio bihurtu" nahi dutela salatu du, gehiengo sindikala eta Gobernuko bazkideak kontra dituela, gainera.
2022/03/22 - 21:53
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Bizikidetza Plana Na+ eta EH Bilduren aurkako botoekin
Foru Gobernuak igorritako testuari 13 proposamen erantsi dizkiote. Guztira, 42 proposamen eztabaidatu dituzte talde politikoek.
2022/03/17 - 17:22
Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketaren Legea
Legebiltzarreko talde guztiek babestu dute Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legea.
2022/02/10 - 11:33
Esparzak "errespetua" eskatu du barne prozesuarekiko eta "babestuta" sentitzen dela dio
Alderdi erregionalistako presidenteak esan du ez duela "bi diputatuekin inolako konfrontaziorik nahi".
2022/02/07 - 10:04
Santos: "Inportanteena da lan erreforma onartu dela; gainerakoa zarata da"
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak esan du Sayasen eta Garcia Adaneroren jokabideak ez diola Foru Gobernuari kalte egin, eta Mayaren hitz xenofoboak gaitzetsi ditu berriro.
2022/01/27 - 15:46
Atzerritarrek egindako delituen inguruan Enrique Mayak esandakoak hautsak harrotu ditu Nafarroako Parlamentuan
Indarkeriaz egiten diren lapurreten % 80 atzerritarrek egiten dituztela esan zuen Enrique Mayak, eta zuzenean gurasorik gabe etortzen diren adin txikikoak jarri zituen jo puntuan. Bere hitzek, Nafarroako Parlamentura iristearekin batera, beste talde guztien kritika gogorra jaso dute.
2022/01/20 - 22:30
Nafarroako Parlamentuak ez du Santos Indurain eta Carlos Artundo gaitzesteko mozioa onartu
Mozioak Navarra Suma koalizioaren aldeko botoak baino ez ditu jaso; PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra kontra agertu dira, eta EH Bildu abstenitu egin da.
2022/01/14 - 22:19
Javier Esparza UPNko zerrendaburua izango da Nafarroako hauteskundeetan
UPNko Kontseilu Politikoko kideen % 91ek Esparzari babesa eman diote. Juan Manuel Rubio beste hautagaiari gailendu zaio; izan ere, bozen % 1,2 soilik bereganatu ditu bigarrenak.
2022/01/14 - 11:10
Fiskaltzak 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumearentzat
Iruñerriko Mugimendu Feministak salatu duenez, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak irekitako prozedurarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Parlamentuan kateatu zen emakumeetako bat atxilotu egin zuten agintaritzaren aurkako delitua leporatuta.
2021/12/23 - 16:18
Nafarroako Gobernuak aurrekontuak onartu ditu EH Bildurekin lortutako akordioari esker
Maria Chivite presidenteak berriro lortu du 2022rako aurrekontuak onartzea, hirugarren urtez jarraian EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordioa itxi ondoren.
2021/12/20 - 20:58
Nafarroako eta Espainiako gobernuek Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko akordioa egin dute
Besteak beste, Nafarroako Ogasunak hiru zerga berri kudeatuko ditu aurrerantzean. Geroa Baik eta EH Bilduk iragarri dute abstenitu egingo direla Hitzarmen Ekonomikoaren Legea erreformatzeko bozketan.
2021/11/18 - 14:29
Mayak indarkeria mota guztiak errefusatu ditu, baina ez du arrazoirik ikusten barkamena eskatzeko
Iruñeko alkatearen ustez, bere alderdiak "ez du ezer egin indarkeria hori gertatzeko", aldiz, esan duenez, "egin duten beste batzuek ez dute barkamenik eskatzen". Iñaki Iriarte alderdikidearen hitzak "goraipatzeko moduko keinua" direla esan du.
2021/11/17 - 23:26
UPNko parlamentari batek barkamena eskatu die Mikel Zabalzaren eta German Rodriguezen familiei
Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentariak autokritika egin du eta barkamena eskatu die poliziaren indarkeriaren biktimei 40 urtean babesik ez emateagatik.