Union del Pueblo Navarro
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Esparza UPNko zerrendaburua izango da Nafarroako hauteskundeetan

UPNko Kontseilu Politikoko kideen % 91ek Esparzari babesa eman diote. Juan Manuel Rubio beste hautagaiari gailendu zaio; izan ere, bozen % 1,2 soilik bereganatu ditu bigarrenak.
Javier Esparza UPNko presidentea. Argazkia: UPN
Javier Esparza UPNko presidentea. Argazkia: UPN

UPNko Kontseilu Politikoak Javier Esparza Nafarroako presidentegai aukeratu du ostiral honetan. Kontseiluko kideen % 91k Esparza babestu dute datozen hauteskundeetan hautagaia izateko.

Juan Manuel Rubio beste hautagaiari gailendu zaio; izan ere, bozen % 1,2 soilik bereganatu ditu bigarrenak. % 7,4 boto zuriak izan dira, eta % 0,6 boz baliogabeak.

Horrela, UPNko presidente eta Navarra Suma koalizioko bozeramailea alderdi erregionalistaren zerrendaburua izango da foru hauteskundeetan, eta honenbestez, presidentegaia.

"Nafarroaren atzerakadarekin" kezkaturik agertu da Esparza bere hitzaldian. "Urte hauetan Nafarroak galdutako indarra eta buruzagitza berreskuratzen hasteko 16 hilabete geratzen dira", adierazi du. "Bilduren menpe, Bilduren morroi izan diren lauko eta bosteko gobernuen politika ez eraginkor eta kaskarren ondorioz sailkapeneko lehen tokietatik behera egin du Nafarroak", kritikatu duenez.

UPNko hautagaiaren hitzetan, "gobernu horiek porrota eta pobretasuna ekarri dute, Nafarroaren eta foru erregimenaren indarra eta gaitasuna aprobetxatzen jakin ez dutelako". "Aurrera egiteko Bildu gabeko gobernu bat beharrezkoa da", azpimarratu du Esparzak. "Bilduk Nafarroako politikak baldintzatzeari eta aginteari utziko dio, soilik UPN Gobernuan baldin badago", ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/09/2026.- La investigación a José Luis Rodríguez Zapatero por el caso Plus Ultra se reanuda en la Audiencia Nacional con la declaración del presidente de la aerolínea, Julio Martínez Sola (c), quien presentó un escrito de colaboración en el que apuntó a la "pretensión de cobrar" del expresidente a la hora de conseguir el préstamo para la compañía.El expresidente de Plus Ultra declara que asumió que el pago del 1 % iba para Zapatero.- EFETV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plus Ultrako presidente ohiak onartu du bere airelineak lortu zuen maileguaren % 1eko komisioa Zapateroren taldearentzat izan zela

Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, idatzian jasotakoa berretsi du airelinea horretako presidente ohi eta bazkide nagusi Martinez Solak. Idatzi horretan aipatzen zuen Zapateroren izen mailegatzaile Julio Martinez Martinezek eta Espainiako presidente ohiak "diru kopuru bat" jaso zutela airelinearentzako mailegu bat lortzeko prozesuan bitartekari lanak egiteagatik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otegi: "Euskal Herriak hauteskundeetan frogatuko du antifaxista eta antiautoritarioa dela; ez dut uste partida galduta dagoenik"

Alemanian eskuin muturrak lortutako garaipenaren aurrean kezkatuta agertu da Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Otegik ohartarazi du Espainiako eta Frantziako estatuak eskuin muturraren menpe geratzeko arriskua dagoela balizko hauteskunde orokorretan. Hala ere, "partida ez dago galduta" adierazi du, baina egoerari aurre egiteko prest egoteko deia egin du. Zentzu horretan, alderdi abertzaleek zerrenda bateratua osatzearen aldeko apustua berretsi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X