Nasa
2024/08/16 - 23:11
LUR-1 satelitea, lehen euskal satelitea, espazioan dago
AVS (Added Value Solutions) konpainia arabarrak orbitan jarri du ostiral honetan LUR-1, Euskal Herrian osorik diseinatu eta garatu den lehen satelitea. LUR-1ek bereizmen handiko argazkiak bidaliko ditu.
2024/08/16 - 23:02
LUR-1, aurreneko euskal satelitea, espazioratu du Falcon 9 koheteak
Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean espazioratu dute satelitea. Ameriketako Estatu Batuetako Indar Espazialak Vandenbergen (Kalifornia) duen basetik jaurti dute kohetea, 20:56an.
2024/08/16 - 14:24
Falcon 9 koheteak orbitan jarriko du gaur LUR-1, aurreneko euskal satelitea
Satelitea diseinatu eta garatu duen AVS enpresako Espazioko zuzendariaren esanetan, Vandenbergetik (Kalifornia) dena prest dago eta misioa Gasteiztik monitorizatuko dute. Jaurtiketa Euskal Herriko 20:56ra arte atzeratu dute.
2024/08/16 - 06:50
Honelakoa da LUR-1, AVS Arabako konpainiak orbitan jarri duen lehen euskal satelitea
AVS (Added Value Solutions) Arabako konpainiak orbitan jarri du LUR-1, Arabako Parke Teknologikoan dituen instalazioetan osorik diseinatu eta garatu den lehen satelitea.
2024/07/09 - 23:23
Europak 'Ariane 6' estreinatu du, kontinentean egin den koheterik handiena
Lehen misio honek kohetea probatzeko balioko du. Barruan, UARX Space enpresa galiziarraren RAMI satelite-banatzailea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren cubesat bat edo NASAren CURIE esperimentua garraiatzen ditu.
2024/06/21 - 13:04
Zein da 2024ko Marrubi Ilargia ikusteko unerik egokiena?
‘Marrubi-Ilargia’ izenez ezagutzen den udaberriko azken Ilbetea izango da asteburu honetan, ekainaren 21etik 22ra, goizaldean.
2024/06/05 - 21:56
Starliner nazioarteko espazio-estaziora abiatu da
Boeing konpainiako Starliner espazio-ontzia nazioarteko espazio-estaziora abiatu da Floridako Kennedy Espazio Zentrotik. Ontzian Barry 'Butch' Wilmore eta Suni Williams astronautak doaz.
2024/06/01 - 23:15
Bertan behera utzi dute Boeingen ''Starliner'' espazio-ontziaren lehen hegaldi tripulatua
Boeingen lehen misio tripulatuaren jaurtiketa bertan behera geratu da aireratzeko lau minutu baino gutxiago falta zirenean. Dirudienez, jaurtiketa sekuentziadorearen atxikipen automatikoak eragin du arazoa.
2024/04/08 - 09:30
Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan
Iluntasunik ez da nabarituko Euskal Herrian. Eklipsea ikusiko den eremuetan, iraganeko eklipseetakoak baino zabalagoak eta populatuagoak izanik, turista oldeak espero dituzte. Kanadan, Niagara eskualdean, esaterako, larrialdi-egoera ezarri dute inguruko segurtasuna bermatze aldera.
2024/03/04 - 10:58
NASAk eta Space Xek zortzigarren misio komertzial tripulatua bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora
NASAk eta SpaceXek Nazioarteko Espazio Estaziora bidalitako zortzigarren misio komertziala Floridatik abiatu da igande honetan. Misioa hiru estatubatuarrek eta errusiar batek osatzen dute. Bi aldiz atzeratu zuten jaurtiketa, haizete bortitzengatik.
2024/02/23 - 11:06
AEBko ontzi bat Ilargira itzuli da 52 urte geroago
Milioi bat kilometro baino gehiagoko bidaia baten ondoren, Intuitive Machines enpresaren Odysseus modulua arrakastaz ilargiratu da Malapert A kraterraren ertzean, Ilargiaren hego polotik 300 kilometro ingurura.
2024/01/17 - 19:05
Inoiz ikusitako zulo beltz zaharrena atzeman dute, James Webb teleskopioaren bitartez
Big Bangetik 400 milioi urtera detektatutako zulo beltzak, gainera, orain arte ezagututako erritmoa baino askoz azkarrago jaten du materia.
2024/01/13 - 11:21
X-59 QueSST hegazkin supersoniko isila aurkeztu du NASAk
Eremu jendetsuetan hegaldiak egiteko asmoa du NASAk, soinua herritarrek nola hautematen duten jakiteko, gaur egun lur gaineko hegaldi supersoniko komertzialak debekatzen dituzten arauak doitzeko itxaropenarekin.
2024/01/08 - 13:07
Vulcan suziria Ilargira bidean da AEBetako presidente ohien DNArekin eta ''Star Trek''eko aktoreen errautsekin
ULA enpresak Vulcan Centaur suziri berria jaurti du Floridatik, NASAren instrumentuz betetako Peregrine moduluarekin, Ilargiaren azalera aztertzeko. Peregrine izango da 50 urte baino gehiagoren buruan ilargira iritsi den lehen modulu estatubatuarra.
2023/11/18 - 18:40
SpaceXek Starship kohetea jaurti du bigarrenez, baina eztanda egin du berriro
Ibilgailu propulsatzaileak "programatu gabeko desmuntatze arina" izan du, eta azkenean eztanda egin du. Kohete erraldoi hori jaurtitzeko bigarren saiakera izan da, apirilean ere kale egin ostean.
2023/10/12 - 12:18
NASAk bihar abiatuko du misioa Psyche asteroide metalikora, eguzki-sistemako handiena
Espazio-ontzia prest dago 3.600 milioi kilometroko bidaia egiteko. SpaceX enpresaren Falcon Heavy kohetearekin batera jaurti ondoren, bidaia sei urtez luzatuko da, eta, ondoren, asteroidearen inguruan orbitatuko du, 2031ra arte.
2023/09/24 - 19:53
NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz
Zientzialariek espero dute biziaren jatorriari eta duela 4.500 urteko eguzki sistemaren eraketari buruzko informazio berria ematea.
2023/09/24 - 19:38
Bennu asteroidearen lagin bat lurreratu da, bizitzaren jatorria ikertzeko ezinbestekoa
Ikusmin handiaren erdian, Bennu asteroidearen laginak dituen NASAren kapsula 08:52an (14:52 GMT) lurreratu da Utahko basamortuan (Estatu Batuak), zazpi urteko bidaiari amaiera emanez. NASAk sare sozialetan partekatutako bideoa.
2023/09/23 - 19:35
NASAk asteroide baten laginak ekarriko ditu lehen aldiz Lurrera
Nola lortu zuen Lurrak molekula organiko eta ur likido ugari izatea, bizitzarako funtsezko bi osagai alegia? 'Osiris-Rex' misioa galdera horri erantzuten saiatuko da, molekula organikoetan aberatsa den Bennu asteroidearen konposizioa aztertuz.
2023/08/12 - 22:50
Errusia, India, Txina eta AEB ilargiaren hego polora lehenengo iritsi nahian ari dira, hango izotza ustiatzeko
Azken orduetan, Errusiak espaziontzi bat bidali du ilargira. Helburua, beste inor baino lehen iristea ilargiaren hego polora, bertan dauden ur izoztuak ustiatu ahal izateko. India ere asmo beraren atzetik doa, eta jakina da NASAk datorren urtean tripulazioa bidaliko duela.