Nasa
2022/09/27 - 10:25
DART ontziak asteroide bate aurka talka egin du planetaren defentsarako lehen proban
NASAk historia egin du, espazio-ontzi batek asteroide baten aurka abiada bizian talka egitea lortu baitu, bere ibilbidea desbideratzeko helburuarekin. Lurra etorkizunean objektu espazial arriskutsuetatik babestu ahal izateko ezinbesteko froga da hau.
2022/09/26 - 21:23
DART misioari buruz jakin beharreko guztia: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?
DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egingo du irailaren 27ko 01:04ean, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.
2022/09/25 - 22:50
DART espazio zundak asteartean egingo du talka Dimorfos asteroidearen aurka
Astearte goizaldean, DART izeneko NASAren espazio zundak asteroide baten kontra egingo du talka hori desegiteko asmoz, Lurretik 11 milioi kilometrora.
2022/09/24 - 21:17
NASAk berriro atzeratu du Artemis I misioa ekaitz tropikal baten ondorioz
Jaurtiketa bertan behera utzi duten hirugarren aldia izan da. Misioaren helburua da Espazioko Jaurtiketa Sistemaren gaitasunak probatzea.
2022/09/16 - 12:20
DART misioak historia egingo du asteroide baten ibilbidea desbideratzen saiatzean
Misio hori funtsezkoa izango da Lurra asteroideetatik babesteko. Zuzenean jarraitu ahalko da misioa irailaren 26an NASAren bidez.
2022/09/10 - 22:03
Artemis I misioa prestatzen ari da NASA, beste jaurtiketa saiakera baterako
AEBko agentzia espazialaren arabera, hilaren 23rako, ostirala, dago aurreikusita jaurtiketa.
2022/09/03 - 22:37
Erregaiak ihes egin duelako atzeratu dute Artemis I misioaren jaurtiketa bigarrenez
Ontziak Ilargira bidaia egin behar zuen larunbat arratsaldean, 20:17an, baina hidrogeno ihesa dela eta, jaurtiketa atzeratzea erabaki du NASAk. Litekeena da astelehenean edo asteartean berriz saiatzea.
2022/09/03 - 14:14
Artemis I suziriaren jaurtiketa atzeratu dute berriro ere
Hidrogeno-hodian ihesa detektatu dute Artemis I suzirian jaurtiketa baino ordu batzuk lehenago. Ilargira bidaiatuko duen ontziaren jaurtiketa 14:17etarako zegoen aurreikusita; Euskal Herriko 20:17etarako, alegia.
2022/08/29 - 16:53
NASAk Artemis I misioaren jaurtiketa atzeratu du
Mende erdi eta gero, ilargia berriz konkistatzeko programa berrabiaraztekoa zen gaur NASA, baina azkenean, motorretan arazoak dituztela eta atzeratu egin dute.
2022/08/28 - 22:47
Jupiterren lehen irudiak jaso ditu James Webb teleskopioak
Euskal Herriko Unibertsitateak espaziora bidalitako James Webb teleskopioaren nazioarteko proiektu batean hartzen du parte, eta jada jaso dituzte Jupiterren lehen irudiak. 2021ean jaurtitako behatoki espazialari esker, ikerlariek Jupiter xehetasun handiarekin aztertzeko aukera izango dute.
2022/08/28 - 22:42
Ilargiaren esplorazioari berrekingo dio NASAk
Astelehen honetan, atal berri bat irekiko du NASAk bere historian: Ilargiaren esploraziora itzuliko da. Atzerapenik ez badago, Artemis misioa jarriko du martxan Kennedy espazio zentrotik. Hiru urte barru astronautak berriro Ilargira bidaltzea da helburua.
2022/08/28 - 13:54
Artemis misioak lehen aldiz bidaliko du emakume bat Ilargira, astrora egindako azken bidaiatik 50 urtera
Astelehen honetan abiatuko da Ilargirantz tripulatzailerik gabeko Artemis I misioa. 2024an gauza bera egingo dute Artemis II eta Artemis III misioek, tripulazioarekin oraingoan.
2022/08/04 - 18:13
2022ko azken superilargia: Noiz ikusiko dugu Esturionen Ilargia?
Perigeo-garaian, hau da, Ilargia Lurretik gertuen dagoen sasoian, ilbetea dagoenean, superilargia esaten zaio. Oraingo honetan, eta aurten azken aldiz, esturionena izango dugu gozagai, espezie horretako arrainak arrantzatzen zituzten Ipar Amerikako tribuek hala izendatua.
2022/07/12 - 20:08
Hegoaldeko Eraztunaren Nebulosa, 'James Webben' irudi berri baten protagonista
Milaka galaxia ikusten ziren argazkiaren ondoren, teleskopio espazialak nebulosa zehatz, ikusgarri eta koloretsu bat argitara ekarri du, Lurretik 2.500 argi-urtera dagoena.
2022/07/12 - 11:23
‘James Webb’ teleskopioak milaka galaxia erakusten ditu orain arteko unibertsoaren ikuspegi zehatzenean
Webbek orain arte unibertso urruneko irudi infragorri sakonena eta garbiena lortu du. Bertan, SMACS 0723 galaxia-kumulua ikus daiteke duela 4.600 milioi urte bezala.
2022/07/03 - 15:57
NASAk ohartarazi du Txina Ilargiaz "jabetzea" planifikatzen ari daitekeela
AEBko espazio agentziako zuzendariak uste du Ilargira iristeko lasterketa espazial berri bat dagoela martxan, eta ziurtatu du 2035erako Beijingek ilargi base operatibo bat izateko asmoa duela.
2022/05/25 - 23:48
Satlantiseko 17 teknikari eta ingeniariak, Urdaneta satelitearen jaurtiketarekin hunkituta
Cañaveral lurmuturretik 8 kilometrora, Lindabeach hondartzatik, Satlantiseko 17 teknikari eta ingeniarik zuzenean jarraitu dute Urdaneta satelitearen jaurtiketa eta ibilbidea.
2022/05/25 - 22:59
Urdaneta, Euskal Herrian egindako lehen satelitea, espaziora bidali dute
Urdaneta sateliteak lauzpabost urte emango ditu Lurraren inguruan biraka, ingurumenari lotutako ikerketetarako bereizmen handiko argazkiak ateratzen.
2022/05/16 - 16:48
Ilargi eklipse totala ikusteko aukera izan dugu bart gauean
Eguzkia, lurra eta ilargia pare-parean jarri, eta ilundu egin da ilargia. Zuzenean eman dituzte irudiak Arabako Iturrieta mendian dagoen behatokitik eta NASAk ere bat egin du seinalearekin.
2022/05/06 - 12:06
Crew-3 misioko tripulatzaileak onik iritsi dira Lurrera
Crew-3 misioko lau kideak Lurrera itzuli dira gaur goizean Nazioarteko Espazio Estaziotik, Floridako (AEB) kostaldetik gertu dagoen Mexikoko Golkoko uretan itsasoratu ondoren.