‘James Webb’ teleskopioak milaka galaxia erakusten ditu orain arteko unibertsoaren ikuspegi zehatzenean
NASAren 'James Webb' teleskopio espazialak orain arteko unibertsoko irudi infragorri sakonena eta garbiena lortu du. Bertan, SMACS 0723 galaxia-kumulua duela 4.600 milioi urte bezala ikus daiteke.
Webben NIRCam kamerari esker, inoiz ikusi ez diren egitura txikiak, izar-kumuluak eta ezaugarri lausoak ikusi ahal izan dira. NASAren arabera, unibertso zabalaren zati hori harea-pikor baten tamainakoa agertuko litzateke lurretik behatzen ari den pertsona batentzako beso zabalduaren distantzian.
Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak galaxia-kumuluaren irudia erakutsi du lehen aldiz astelehen honetan Etxe Zuritik.
Zientzia komunitatea laster hasiko da galaxien masa, adina, historia eta konposaketari buruz ikertzen.
NIRCam kamerak hartutako eremu sakona hainbat uhin-luzeratako irudiz osatutako irudi bat da, 12,5 orduko esposizioarekin. Gainera, Webbek Hubble espazio-teleskopiokoak baino sakonera handiagoa lortzen du infragorriaren uhin-luzeran.
James Webb teleskopio espaziala da munduko espazio-zientzien behatoki nagusia. Programa NASAk, Europako Espazio Agentziak eta Kanadako Espazio Agentziak zuzentzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda