NASAk Artemis I misioaren jaurtiketa atzeratu du
NASAk bertan behera utzi du Artemis I misioaren jaurtiketa. Bertako 08:30ak aldera (Euskal Herriko 14:30ean) zegoen aurreikusita ilargira joateko bidaia hastea Kañaberal Lurmuturretik, Floridan (AEB), baina, akats teknikoak direla eta, aireratzea geldiarazi behar ezin dute.
Orion kapsula gailurrean duen SLS kohete indartsua Kennedy Espazio Zentroko 39B plataforman dago, misioko zuzendariaren argibideen zain.
Espazio agentziak aurretik iragarrita zuen jaurtiketa gaur egin ezean, bigarren eta hirugarren saialdiak irailaren 2an eta 5ean egingo zituela.
Mende erdi eta gero, ilargia berriz konkistatzeko programa berrabiaraztekoa zen gaur NASA espazio agentzia. Gizakia ilargira itzultzeko lehen proba garrantzitsua zen gaurkoa, baina azkenean motorretan arazoak medio, atzeratu egin dute.
Behin jaurtikita, ilargiaren orbitan bueltaka jarriko dute Orion izeneko modulua, tripulaziorik gabe. Misio bera astronautekin egin nahi dute 2024an, eta handik urtebetera, 2025an, gizakia berriz ilargira bidaltzea da asmoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda