Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2014/02/19 - 13:53
Nazioarteko komunitatea indarkeria-bolada ekiditen saiatuko da
NATOk Ukrainako buruei herriaren aurka indar militarra ez erabiltzea eskatu die, 26 pertsona hil diren enfrentamenduen ostean. Europar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministroek bilera dute ostegunean.
2013/09/15 - 20:04
NATOk txalotu egin du Sirian irtenbide politikoari emandako bultzada
Halaber, Damaskori akordioaren erabateko betebeharra eskatu dio. Barack Obamak, berriz, ez-entzun egin die Siriari buruzko bere jarrera aldaketa dela eta etorri zaizkion kritikei.
2013/09/02 - 17:34
Rasmussen: 'Herrialde bakoitzaren erabakia ontzat hartuko dugu'
Rasmussen NATOko Idazkari Nagusiak Siriako egoerari buruz hitz egin du.
2013/08/31 - 15:18
'Bakearen Nobel sariduna den heinean pentsa dezala biktimengan'
Barack Obama AEBetako presidenteak eraso kimikoa ez dela erantzunik gabe geratuko berretsi du, eta oraindik erabakirik hartu ez duen arren, ekintza militar "mugatua" abiatzea aztertzen ari da.
2013/08/31 - 12:59
Ekintza militar 'mugatua' abiatzea ari da aztertzen Obama
AEBetako estatu idazkariak esan du froga ''argi eta sinesgarriak'' dituztela, eta Siriako erregimenaren erasoak 1.429 hildako utzi zituela. Iraken egindako akatsa ez dutela Sirian egingo ziurtatu du.
2012/09/10 - 23:57
Independentzia ospatu dute Kosovon, nazioarteko tutoretza bukatuta
Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat eman du ikuskaritza. Hala ere, NATOren eta Europar Batasunaren tutoretza izaten jarraituko dute.
2012/02/08 - 09:50
Siriako eta Libiako egoeren arteko parekotasunak eta ezberdintasunak
Ezberdintasun nagusia zera da: Libian NATO-ren esku-hartze militarra egon zen, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten babesarekin. Sirian ez da horrelakorik gertatuko.
2011/09/09 - 14:51
Gadafi harrapatzea ez da NATOren helburua, Rasmussenen arabera
Bestalde, Nigerreko Gobernuak Gadafiren erregimeneko goi-karguak bere lurraldean daudela baieztatu du, Gadafiren guardiako general bat barne.
2011/09/08 - 12:06
Nigerrera ihes egin duela esatea 'gerra psikologikoa' dela dio Gadafik
Nigerreko Atzerri ministroak ere ukatu egin du diktadore ohia bere lurraldean dagoela.
2011/09/05 - 18:00
Rasmussenen arabera, NATOk 'laster' amaituko du Libiako misioa
Erasoaldien amaiera data zehazteari uko egin dio Aliantza Atlantikoko idazkari orokorrak. "Behin mehatxua bukatu dela erabakita amaituko da operazioa", baieztatu du.
2011/08/23 - 22:37
Libiako matxinoek Gadafiren egoitza mendean hartu dute
Erreboltariek haien bandera jarri dute Gadafiren kuartelean. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk.
2011/08/22 - 12:26
Matxinoek eta NATOk Gadafi inguratu dute
Istilu gogorrak izan dira Tripolin eta matxinoek erregimenaren bukaera "oso gertu" dagoela adierazi dute. Nazioarteko agintariek "berehala" amore eman dezala eskatu diote Gadafiri.
2011/06/08 - 18:21
Bere helburuak lortzeko beharrezkoa den denbora izango da NATO Libian
Bruselan bildutako Defentsa ministroek adostu dutenez, "beharrezkoa den heinean mantenduko dugu presioa". Gainera, hauen esanetan, Muamar el Gadafi "iraganeko kontua" da.