NBEren klimari buruzko goi-bilera
2019/11/27 - 22:31
Urtaranek Madrilgo alkateari gogorarazi dio 'Green Capital' bakarra Gasteiz dela
Klimaren Goi-bilera datorren astean Madrilen hasiko dela eta, Madrilek beretzat hartu du 'Green Capital' aitortza eta kartel propioa jarri du hiriaren erdigunean.
2019/11/26 - 12:27
Lur planetaren tenperatura 3,2 gradu igoko litzateke Parisko Akordioa bete arren
NBEk ohartarazi du CO2 isurketak % 7,6 jaitsi behar direla urtero 2030era arte 1,5 graduko beroketa gelditzeko.
2019/11/05 - 11:58
AEBk Parisko Akordiotik ateratzeko jakinarazpena bidali dio NBEri
Klima aldaketaren aurkako ituna alde batera uzteko eman beharreko lehen pausoa da honakoa. 2020ko azaroan gauzatuko da irteera.
2019/11/01 - 18:54
NBEk Madrilen egingo du klima aldaketari buruzko goi-bilera, abenduaren 2tik 13ra
Hasieran, COP25 goi-bilera Txilen egiteko asmoa zuten, baina topaketa hori bertan behera utzi zuten, metroko txartelen prezioaren igoeraren aurkako protestak direla eta.
2019/09/24 - 09:04
2050erako CO2 isuriak zerora murrizteko konpromisoa hartu dute 77 herrialdek
Hala ere, Ameriketako Estatu Batuek (AEB), Txinak edota Indiak ez dute bat egin.
2019/09/23 - 22:51
Greta Thunbergek agintariei hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatu die
Gazte suediarrak Ekintza Klimatikoaren Goi-bileran hitz egin du, eta agintariei galdetu die ea "nola ausartzen" diren "beste alde batera begiratzen, eta hona etorri eta nahikoa egiten dutela esaten".
2019/09/23 - 21:29
Greta Thunbergek agintariei: 'Gustatu ala ez, aldaketa badator'
Gazte suediarrak Ekintza Klimatikoaren Goi-bileran hitz egin du, eta agintariei galdetu die ea "nola ausartzen" diren "beste alde batera begiratzen, eta hona etorri eta nahikoa egiten dutela esaten".
2019/09/23 - 16:45
Hasi da klima aldaketari buruzko goi-bilera Nazio Batuen Erakundean
Agintari batzuek ukatzen duten arren, eztabaida ez da klima aldaketa gertatzen ari den edo ez, horri aurre egiteko zer egin behar den baizik. Ez daude asko kutsatzen duten herrialde guztiak.
2019/09/23 - 10:17
Klima gu baino azkarrago doa
Mende amaieran munduan tenperatura ez dadila bi gradu baino gehiago berotu, hori da helburua. Arrazoi horregatik, Parisko Akordioarekin konprometitutako herrialdeek azeleragailua zapaldu behar dute.
2019/09/22 - 17:09
Euskadik eskualdeen 'rol garrantzitsua' aldarrikatuko du Klimaren Goi-bileran
2020rako egitasmo "zehatz eta errealistekin" New Yorkera hurbiltzeko dei egin die Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak buruzagi guztiei.
2019/09/20 - 23:14
Milioika lagunek hartu dituzte mundu osoko kaleak klima-aldaketaren aurka
150 herrialdetan baino gehiagotan, Euskal Herriko hiriburuetan ere bai, eta nazioarte-mailan mobilizazioz betetakoa izango den aste baten atarian, manifestazio oso jendetsuak egin dituzte.
2019/09/20 - 10:52
Fikzioa
Parisko klima aldaketaren aurkako hitzarmenak ingurumena babesteko beharra agerian utzi zuen. Arabiako birfindegietan izandako erasoak, aldiz, egoera azalarazi du: petrolioa da ekonomiaren bihotza.
2019/08/29 - 00:53
Greta Thunberg ekintzailea New Yorken da Atlantikoa belaontzi batean zeharkatu ostean
'Malizia II' belaontzian bi aste eman ostean, 16 urteko ekintzailea New Yorkera heldu da, irailaren 23an klima-aldaketaren goi-bileran parte hartzeko.
2018/12/15 - 19:24
Oraindik ez da akordio bateraturik lortu Poloniako klimaren Goi-bileran
Gaur amaituko da klima aldaketaren inguruko Poloniako gailurra, egun bat luzatu ostean. Negoziazioen ardatza berotegi gasen emisioa murriztea izan da.
2018/12/03 - 19:28
Erronka handiekin eta buruzagi askoren faltarekin hasi da Klimari buruzko Goi-bilera
Datozen bi asteetan hainbat bilera egingo dituzte, klima-aldaketari aurre egiteko Parisko Ituna ezartzeko asmoz. Negoziazioak konplexuak izango direla aurreikusten da.
2017/12/12 - 11:18
Protesta klimaren inguruko goi-bilera baino lehen Parisen
Hainbat ekintzaile Parisen bildu dira hainbat politikarik Parisen egingo duten klima-aldaketaren goi-bilera hasi baino lehen.
2017/11/18 - 17:43
Aurrerapausoak eman arren, lan handia dagoela onartu dute gobernuz kanpoko erakundeek
Besteak beste, garatutako herrialdeetan 2020era arte egingo dituzten jarduerak adosteko balio izan du Bonnen klima-aldaketari buruz egindako batzarrean.
2017/11/18 - 16:31
Azken orduko akordio batekin itxi dute Bonneko goi-bilera
Estatu garatuek jarri beharreko finantzazioan dago desadostasuna. Gai horren inguruan hurrengo goi-bileran, 2018an Polonian, negoziatzen jarraitu beharko dute.
2017/07/13 - 23:21
Trumpek iradoki du 'zerbait' gerta litekeela Parisko Itunaren aurrean
Macronek esan du errespetatu egiten duela AEB Parisko Itunetik atera izana, eta azpimarratu du terrorismoaren aurkako gaietan sintonia erabatekoa dela Trumpekin.
2017/07/13 - 23:00
Klimaren eta merkataritzaren inguruko akordioetara erakarri nahi dute Trump
Macronek eta Trumpek bilera egin dute Parisen. Macronek eta Europak klimaren eta merkataritzaren inguruko akordioetara erakarri nahi dute Trump.