Klima gu baino azkarrago doa
Nazio Batuen Klimaren Goi Bilerak azeleragailua zapaldu behar du. Arinago joan ezean ezingo dira bete Parisko 2015eko Akordioan jasotako helburuak. Mende amaieran munduan tenperatura ez dadila bi gradu baino gehiago berotu, hori da helburua, eta gradu eta erdin gelditzen bada, hobeto.
Hori lortzeko, akordioa sinatu zuten herrialdeek 2030erako Karbono dióxido isuriak % 45 murrizteko akordioa sinatu zuten. Ba oraingoz ez dago emaitzarik. Iaz, gas isuriak % 2,8 areagotu ziren, eta hala segituz gero 2030ean helburua lortzetik urrun egongo gara.
Karbono dioxido isuriak ez dira gutxituko ez % 45, ez 20 eta ez 5… % 10 gehiago izango dira. Horregatik Parisko Akordioarekin konprometitutako herrialdeek azeleragailua zapaldu behar dute. Baina ez dugu gure burua engainatu behar, hori oso zaila da.
Guk, denek, gure bizimodua goitik-behera aldatuko al dugu hamar urtetan bakarrik? Eta zer gertatu da Amerikako Estatu Batuekin? Munduko bigarren kutsatzaile handiena da eta ez du ahalegin honetan parte hartu nahi… Ea Nazio Batuen Erakundeak galdera hauetakoren bati erantzuten dion.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz