Fikzioa
2015an, munduko herrialde gehienek Parisen klima aldaketaren aurkako hitzarmena sinatu zutenetik, ingurumenaren babesa, erregai garbiak erabiltzeko beharra eta hainbat ohitura aldatzeko lehentasuna azaldu zaizkigu behin eta berriz komunikabideetan, eguneroko elkarrizketetan eta baita ekonomiaren eta ekoizpenaren antolaketan ere. Autogintzan sortutako zalantzek erakutsi omen digute ardura benetakoa dela eta erabakiak hartzen dituztenek sakoneko arrazoiak ulertu eta onartu dituztela.
Baina Arabiako birfindegietan izandako ustekabeko erasoak egoeraren gordintasuna agerian utzi digu. Petrolioa da oraindik ere ekonomiaren odola eta bihotza. Hitzarmenak hitzarmen, xedeak xede, mundua petrolioak eta erregai fosilek mugitzen dute. Itxuraz, gainera, urte asko beharko dugu joera hori aldatzeko. Erasoa izan den aste berean, Nazio Batuek argi gorri guztiak piztu dizkigute, Parisen sinatutakoa ez delako inor betetzen ari, berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa murriztu beharrean handitu egin delako, aldaketa zantzuak gero eta nabarmenagoak direlako eta adituen kezka ezkutaezina.
Esan ohi da arazoen larritasunaren neurgailu egokia dela, arduratzen direnen izaera. Enpresari handiek, goi mailako ekonomialariek, politiko boteretsuenek zerbaiti buruzko kezka azaltzen badute arduratzen has gintezke. Eta guzti horiek adierazten badute egoerari aurre egin beharra dagoela, parean dugunaren handitasuna ukiezina izango da.
Horixe uste genuen Parisen munduko boteretsuenak elkartu eta inoiz hartu gabeko konpromisoak hartu eta sinatu zituztenean. Hori pentsatu genuen auto ekoizleek aldaketa sakonak agindu zizkigutenean. Harritu eta poztu egin ginen politiko guztiak bide berdeak jorratuko zituztela adierazi zigutenean, eta horren kontrako adierazpenek gehiengoaren aurkako jarrera eragiten zutela egiaztatu genuenean…
Baina bat-batean ohartu gara fikzio hutsa dela. Petrolio ekoizpena eta erabilera handitu egin da. Nazio Batuek esan digute berotegi efektua eragiten duten gasak eguratsa usteltzen ari direla, orduero miloi bat tona karbono dioxido botatzen dugu itsasora, urtean 400 miloi plastiko tona ekoizten dira Munduan eta % 9 bakarrik birziklatzen dugu… Adituek diote larrialdi egoera bizi dugula, baina gehienok ez garela horretaz jabetu, ez dugula sinisten ingurumenak duen mehatxua hain handia denik. Ez dugu sinistu nahi, besteak beste bizimodu aldaketa sakona eskatuko ligukeelako, eta askoz erosoagoa zaigulako aldarrikapen sutsuenak eta egunerokotasuna tartekatzea sekula nahastu gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".