Klima-aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erronka handiekin eta buruzagi askoren faltarekin hasi da Klimari buruzko Goi-bilera

Datozen bi asteetan hainbat bilera egingo dituzte, klima-aldaketari aurre egiteko Parisko Ituna ezartzeko asmoz. Negoziazioak konplexuak izango direla aurreikusten da.
Klimari buruzko Goi-bileran parte hartzen ari diren agintariak.
Klimari buruzko Goi-bileran parte hartzen ari diren agintariak. Argazkia: EFE

Gaur hasi da Klimari buruzko Goi-bilera Katowicen (Polonia), eta datozen bi asteetan hainbat bilera egingo dituzte, Lurraren berotzea ekiditeko isurketa kutsakorrak nabarmen murriztea helburu duen Parisko Ituna ezartzeko asmoz. Hala ere, negoziazioak zailak izango direla aurreikusten dute.

Parisko Ituna 2015ean egin zuten. Orduz geroztik antolatu den goi-bilerarik garrantzitsuena omen da gaur Katowicen hasi dena. Alabaina, munduko hainbat buruzagi ez dira bertan.

Pedro Sanchezek iragarri du Espainiako Gobernuak gas kutsakorrak gutxitzeko anbizio handiko helburuak ezarriko dituela. Horrela bada, 2030erako gas isurketak % 37an murriztea proposatuko du, eta 2050erako beheraka hori % 90koa izatean nahi du.

Goi-bileraren hasierako ekitaldian hartu du parte Sanchezek eta han eman du bere asmoaren berri. Klima-aldaketari aurre egiteko premiazko neurriak behar direla berretsi du.

Inaugurazioan izan diren agintari guztiek azpimarratu du aldaketa klimatikoari aurre egitearen garrantzia. Antonio Gutierres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak adierazi du gobernuek eta inbertitzaileek "ekonomia berdearen aldeko apustua" egin behar dutela, "ikaztutako ekonomia grisa" baztertuta.

"Klima-aldaketari aurre egiteko baliabide sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak baditugu, baina ez gara ari egin dezakegun guztia egiten", ohartarazi du.

Horrez gain, ekonomia berdeak negozio aukera berriak, enplegua eta ongizatea sortzea ahalbidetuko duela ziurtatu du.

Andrzej Duda Poloniako presidentea, berriz, ez da ekonomia berdearen alde agertu, eta klima-aldaketaren kontrako borroka babestu badu ere, diskurtso anbiguoa erabili du, herrialde horrek energia sortzeko ikatza erabiltzen jarraitzen baitu.

Nolanahi ere, datozen urteetan ikatzaren erabilera murrizten joateko konpromisoa hartu du: % 60ra jaistea 2030erako eta % 30era 2040n.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X