NBEren klimari buruzko goi-bilera
2022/11/07 - 15:24
NBEk gobernu guztiei eskatu die energia fosilen enpresen mozkinen gaineko zergak ezartzea
Nazio Batuen idazkari nagusiak elkartasun klimatiko globalerako itun bat eskatu du, eta AEBren eta Txinaren erantzukizun berezia aipatu du.
2022/11/07 - 13:09
Hasi da COP27 goi-bilera, herrialde kutsatzaileenetako batzuen parte-hartzerik gabe
Munduko lider nagusiak Egiptoko Sharm el Sheij hirian daude, COP27an parte hartzeko. Goi-bilera horretan, herrialde kutsatzaileenetako batzuek ez dute parte hartuko, Errusiak edo Txinak, esaterako.
2022/11/07 - 12:37
Europar Batasunak konpromiso klimatikoak eta krisi energetikoak uztartzeko erronka du klimaren goi bileran
COP27 NBEren klimari buruzko goi bileran, Europar Batasunak "ahal den guztia" egin nahi du mendearen amaieran Lurra 1,5 gradu baino gehiago berotu ez dadin.

2022/11/06 - 21:47
Klima aldaketak askotariko hondamendi naturalak eragiten ditu, gurean eta nazioartean
Oso uda lehorraren ostean, aurtengo udazkenak ez du ohikoekin zerikusirik. Mundura begira ere, hainbat fenomeno izan dira aurten. Nazioarteko gobernuek larrialdi klimatikoa izan dute hizpide igande honetan abiatu den COP27 goi bileran.
2022/11/06 - 19:29
COP27 hasi da Egipton, kalte klimatikoak konpentsatzeko ordainak eztabaidatzeko akordioa lortuta
200 herrialde inguru bilduko dira igande honetatik azaroaren 18ra bitartean, goi bilera klimatikoaren 27. edizioan, aurtengo testuinguru "zailean" eta erronka berriekin.

2022/11/06 - 18:02
COP27ren aurretik dozenaka pertsona atxilotzen eta manifestaziorako eskubidea mugatzen ari direla salatu dute
Gainera, HRWk kritikatu du goi-bileran parte hartuko dutenak APP bat instalatzera behartuta daudela eta tresna horrek informazio pertsonala jasotzen duela, tartean kamerakoa, mikrofonokoa eta kokapena.

2022/11/06 - 15:21
"Ez goaz ondo, Parisen eta Glasgowen adostutakoa bete gabe iritsi gara COP27ra"
Munduak klima aldaketari buruz eztabaidatuko du COP27an, planeta gero eta gehiago berotzen ari dela. Mercedes Maroto-Valer deskarbonizazioan eta energian aditua den gasteiztarra Egipton egongo da NBErentzat aholkulari lanetan.

2022/11/06 - 15:15
Zalantza ugariz beteta eman diote hasiera aurten COP27 Klimaren Gailurrari
Gaur gaurkoz, Ukrainako gerrak munduan irekitako krisiak desbideratu egin larrialdi klimatikoaren fokua, eta askoren beldurra da ez ote den eragin txikiko bilera izango.
2022/11/06 - 13:05
Zeintzuk dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak?
COP27 Klimaren Goi Bilerak erronka handia du aurrean: CO2ko isurketak murriztea, nazioarteko eskaria handitzen den bitartean. Batzar horretan zeresan handia izango dute mundu mailan gehien kutsatzen duten herriek. Zeintzuk dira?
2022/11/06 - 11:50
Abian da COP27, ''hartutako konpromisoak ezartzeko'' itxaropenarekin
200 herrialde inguru bilduko dira igande honetatik azaroaren 18ra bitartean, goi bilera klimatikoaren 27. edizioan, aurtengo testuinguru "zailean" eta erronka berriekin.
2022/10/31 - 16:52
2030era arte C02 isurketek hazten jarraituko dutela iragarri du petrolio esportatzaileen erakundeak
Halaber, urteroko txostenean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak azaldu du 2045. urtera bitarte hornidura arazorik izatea nahi ez bada, 12,1 bilioi dolarreko inbertsioa egin beharko dela munduko petrolio industrian.

2022/10/26 - 13:01
Bero boladak % 57 hazi dira azken hamarkadan Europan
'The Lancet' aldizkariak argitaratutako txostenaren arabera, egoera oso larria den arren, bada itxaropenerako zantzurik. Mundu mailako erantzun bateratu eta koordinatu batek energiaren krisia arintzea lortuko luke, erregai garbien aldeko apustua erdigunean jarrita.

2022/09/20 - 10:39
Munduak gaur egun halako lau ekoitzi beharko luke berriztagarriekin 2030erako, txosten baten arabera
Glasgown klimaren ituna erdietsi zuten 45 herrialdeek txostena eskatu zieten hainbat erakunde adituri. Gaur kaleratu duten dokumentuak 25 gomendio eman ditu COP26 goi bileran ezarritako helburuak betetzeko.

2022/07/05 - 21:55
Azken 70 urteetako lehorterik larriena dute Italian
Italiako Gobernuak ekialdeko alpeetako eta Po ibaiaren arroko 5 probintzietan emergentzia egoera larria deklaratu du ur falta dela-eta.