Nekazaritza
2024/03/07 - 20:48
Nafarroako alderdiek kritikatu dute Parlamentuari eraso egiten saiatu izana, baina neurri ezberdinean
Chivitek adierazi duenez, "oso kezkagarria da erakundeen gorrotoaren eta deslegitimazioaren diskurtsoak aurrera egiten duen abiadura", eta Esparzak, berriz, desadostasuna agertu du, baina PSNren erreakzioa "zinismo ariketa absolutua" dela kritikatu du.
2024/03/07 - 15:16
Nekazari talde bat indarrez sartzen ahalegindu da Nafarroako Parlamentura
Nekazari eta abeltzain talde bat indarrez sartzen ahalegindu da Nafarroako Parlamentuan eta tentsio uneak bizi izan dira. 2024rako foru aurrekontuen proiektua eztabaidatu eta bozkatuko da gaurko osoko bilkuran, eta hori aprobetxatu du F6 Plataformak protesta bertara eramateko.
2024/03/07 - 14:34
Euskal Herriko laborarien mobilizazio historikoak AP-8 autobidea kolapsatu du Biriatuko mugan
Protestaren bozeramaileetako batek ohartarazi duenez, mobilizazioaren helburua "Europari ultimatuma" ematea da, eta aurreratu du ekainaren 1ean muga berriro kolapsatuko dutela, eskaerak aintzat hartzen ez badituzte.
2024/03/07 - 14:27
Nekazariek eta abeltzainek AP-8 autobidea blokeatu dute mugan, bi noranzkoetan
Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek deitutako traktore-elkarretaratzearekin bat egin dute Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako baserritarrek Biriatuko mugan.
2024/03/07 - 13:34
Tentsio uneak Nafarroako Parlamentuan, nekazari talde bat barrura indarrez sartzen saiatu denean
Foruzaingoak jakitera eman duenez, 12 pertsona identifikatu dituzte gertakariarekin lotuta, eta desordena publikoak eragiteagatik izapideak zabalduko zaizkie.
2024/03/07 - 12:13
Nekazariak eta abeltzainak indarrez sartzen saiatu dira Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako dozenaka nekazari eta abeltzainek trafikoa eten dute eta indarrez sartzen saiatu dira Nafarroako Parlamentuan, Aurrekontu Orokorrak eztabaidatzen ari zirela.
2024/03/07 - 12:07
Ehun traktore baino gehiago errepidera atera dira Behobian
Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak mugan bildu dira traktoreekin. 10:30ean Irungo IATtik abiatu dira Behobian eta 12:00etan Biriatura iritsiko dira.
2024/03/07 - 08:38
Albiste izango dira: Amnistia legea, traktoreak AP-8an eta Athletic-Bartzelona
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/06 - 18:21
Arabako Aldundiak lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa itzuliko du hil honetan
Nekazariek "aurrerapenak" ikusten dituzte beren eskaeretan, baina osteguneko traktororada mantendu dute.
2024/03/05 - 21:52
Marokotik iritsitako marrubi batzuetan A hepatitisa dagoela ohartarazi dute
RASFFek (Rapid Alert System Feed and Food) ohartarazi du A hepatitisa dagoela Marokotik Espainiara iritsitako marrubietan. Arrisku "serioa" da, substantzia horren "gehieneko maila" (25 gramo) gainditzen duelako.
2024/03/05 - 20:08
Nekazarien plataforma haserre agertu eta Chiviteri egindako irain matxistetatik aldendu da
Nekazariek adierazi dute ez daudela ekintza horien alde, eta "iraintzea eta gogaitzea" ez dutela sekula xede izan. Gertatutakoa honela definitu dute: "guztiek ordaintzen duten kolektibo bateko norbaiten ekintza".
2024/03/05 - 17:45
Dozenaka nekazarik Eusko Jaurlaritzaren egoitza inguratu dute euren traktoreekin
150 bat traktore atera dituzte kalera Arabako nekazariek, eta Lakuaraino eraman dute protesta, lehen sektorearen defentsan. Biharko eta etzirako ere mobilizazioak deitu dituzte. Neuri zehatzak eskatzen dizkiote Eusko Jaurlaritzari, tartean, 2023ko BEZaren itzulketa aurreratzea.
2024/03/04 - 21:25
Foruzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu Chiviteri Erriberrin egindako irain matxistengatik
Bi gizon eta emakume bat dira. Nekazariak Nafarroako agintariaren zain egon dira, azken asteetan egiten ari diren protesten baitan, eta Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean txistu eta irain artean hartu dute.
2024/03/04 - 20:19
Nekazari talde batek Maria Chivite txistu eta irain matxistekin hartu du Erriberrin
Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean nekazarien aldetik jaso dituen irain matxistak salatu ditu Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. "Eremu publikoan presidenteari emagaldu deitzeak ez du tokirik", esan du Chivitek.
2024/03/04 - 09:31
Hainbat nekazarik protesta egin dute Gasteizen, saltoki handien lehia desleiala salatzeko
Sindikatuen deialdirik gabe, dozenaka nekazari euren traktorekin bildu dira Jundizko industriagunean. Mercadonaren banaketa zentroaren inguruan egin dute protesta, eta bertako sarrera-irteerak itxi dituzte. Euren "lurrak" eta "osasun publikoa defendatzen ari direla esan dute.
2024/03/03 - 22:30
ENHEk nekazarien protesta bateratua deitu du martxoaren 19rako Gasteizen
Sindikatuak iragarri duenez, datozen egunetan beste erakunde sindikal batzuekin harremanetan jarriko dira mobilizazio egun hori eta adostu daitezkeen beste batzuk prestatzeko.
2024/03/01 - 16:12
Gipuzkoako nekazariek lehen sektorea lehenesteko aldarria eraman dute Batzar Nagusietara
38 erakunde, eragile eta enpresak bat egin dute protestarekin, eta traktoreak eta lanerako ibilgailuak hartuta, Donostiako kaleak zeharkatu dituzte, Batzar Nagusietako alderdi politikoei euren aldarrikapenak jasotzen dituen manifestua aurkeztu aurretik.
2024/03/01 - 15:28
Lehen sektorea lehenesteko aldarria egin dute Gipuzkoako nekazariek
Gipuzkoako nekazariek Batzar Nagusietara eraman dituzte beren traktoreak, gaur, EHNE eta ENBA sindikatuek babestutako lehen mobilizazio handian.
2024/03/01 - 14:35
Nekazariak Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian elkartu dira, sektorearen egoera salatzeko
Gipuzkoako toki ezberdinetatik atera diren hiru zutabeak Batzar Nagusietan elkartu dira 13:15 aldera.
2024/03/01 - 11:39
Traktoreak Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzara abiatu dira
38 elkartek, eragilek eta enpresak bat egin dute mobilizazioarekin, lehen sektoreak bizi duen egoera salatzeko eta ustiategien bideragarritasuna defendatzeko. Hiru traktore-karabana abiatu dira dagoeneko lurraldeko hainbat tokitatik Donostiara.