Albiste izango dira: Amnistia legea, traktoreak AP-8an eta Athletic-Bartzelona
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Amnistia legea: Espainiako Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak bilera egingo du gaur amnistia legearen irizpen berri bat emateko, PSOEk, Juntsek eta ERCk amnistia legea onartzeko akordioa lortu eta biharamunean.
- Traktoreak AP-8an: Ipar eta Hego Euskal Herriko nekazariek ekimen bateratua egingo dute gaur goizean, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan, AP-8 autobidean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak trafiko eragozpenak aurreikusi ditu, Behobia inguruan, 10:30etik 14:00etara.
- Erreginaren Kopa: Athletic-Bartzelona: Athleticek Erreginaren Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du San Mamesen, Bartzelonaren aurka. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, zuzenean, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"