Nekazaritza
2025/03/21 - 13:56
Barredo: ''Ezin da justifikaziorik gabeko otsoen uxaldi edo harrapaketa bat planteatu''
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ohartarazi du otsoa babestutako animalien zerrendatik ateratzeak ez duela esan nahi uxaldiak justifikaziorik gabe egin ahal izango direnik, "otsoak babestuta jarraituko baitu, maila txikiago batean bada ere".
2025/03/04 - 16:46
Abeltzain eta nekazariei NPBren ordainketak aurreratuko dizkien banku-zerbitzu berri bat jarri dute martxan
Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, Nafarroako Rural Kutxarekin elkarlanean. Nekazari eta abeltzainei 2025eko NPBren laguntzak aurreratzea ahalbidetuko die.
2025/03/04 - 08:41
AEBk Mexiko, Kanada eta Txinari ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira
Muga-zergen igoera horiek indarrean sartzeak Txinak eta Kanadak berehala erantzutea eragin du.
2025/03/03 - 23:46
Trumpek iragarri du apirilaren 2tik aurrera nekazaritzako produktuei muga-zergak ezarriko dizkiela
Hala ere, AEBko presidenteak ez du zehaztu produktuen zerrendarik, ezta salbuespenik egongo den ere. Gainera, astearte honetan Txinako produktuei % 10eko zerga gehigarri bat aplikatzea aurreikusi du Trumpek, eta Mexiko zein Kanadako inportazioei % 25eko muga-zerga ezarriko die.
2025/02/27 - 13:50
Greba mugagabeari eustea erabaki dute Tolosako hiltegiko langileek
Tolosaldekoko Mankomunitateak gatazkan esku-hartzea "positibotzat" jotzen badute ere, langileek uste dute ez dagoela "berme nahikorik" zor dizkieten soldatak kobratzeko epeei buruz.
2025/02/27 - 12:42
Hiltegiko lan-gatazka bideratzeko asmoz esku-hartzea egitea erabaki du Tolosaldeko Mankomunitateak
Hiru hilabeteko epean, abendutik soldata kobratu gabe dauden langileen lansariak eguneratzea eta hiltegiak hornitzaileekin dituen zorrak kitatzea adostu dute Tolosaldeko eta Goierriko udalek. Horrekin batera, enpresak azken hilabeteetan egindako kudeaketa ekonomikoa aztertuko dute.
2025/02/23 - 18:18
Tolosako hiltegiko langileek greba mugagabea abiatu dute
Bertako langileek azken bi hilabeteetan ez dute soldatarik jaso. Greba deitu duen ELA sindikatuak adierazi du Tolosako hiltegia enpresa pribatu batek kudeatzen duen zerbitzu publiko bat dela, eta, hori dela eta, Tolosaldeko Mankomunitateari eskatu dizkio horren gaineko "erantzukizunak".
2025/02/19 - 14:52
Tolosako hiltegiko langileek greba mugagabea abiatuko dute otsailaren 24an, hiltegiaren egoera salatzeko
11 langile dira guztira, eta abenduan eta urtarrilean ez dute soldatarik jaso. Tolosako hiltegiak Ormaiztegi eta Andoain arteko herriei ematen die zerbitzua: 75 harakin baino gehiagori eta 400 abeltzaini.
2025/02/10 - 13:21
Nekazarien hitzetan, kolektiboa ''iazko egoera berean edo okerragoan'' dago
Berrogeita hamar bat traktorek protesta egin dute Gasteizen, sektorea duela urtebete baino okerrago dagoela salatzeko. Diotenez, joan den urteko protesten ostean Nekazaritza Ministerioak martxan jarritako 43 neurriek "eraginkortasun gutxi" izan dute.
2025/02/10 - 09:43
Nekazariek Gasteiz, Baiona eta Tafallako kaleetara eramango dituzte berriro duela urtebeteko aldarrikapenak
Mercosurreko akordioaren gaitzespena, elikagai-katearen legearen betearazpena, salneurri justuak, makroproiektu fotovoltaikoen ezespena, otsoaren babesaren amaiera eta hidrokarburoen zergen errefusa izango dituzte aldarri.
2025/02/08 - 11:54
Arabako Errioxako ardoaren esportazioak % 9 gehiago hazi ziren iaz
"Arabako ardoak izan ziren Euskadiko ardo-esportazioen motorra 2024an, eta 28 milioi litro esportatu zituzten, 173,1 milioi euroko balioarekin", jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.
2025/02/07 - 10:56
Sagardoa, mundu osoan ekoitzi eta kontsumitzen den edaria
Sagardoak Euskal Herriarekin lotura estua duela ezin daiteke ukatu, baina hemendik kanpo ere ospe handia du sagarrez eginiko edariak. Frantziako Normandia eta Bretainiako lurraldeek dute sagardogintzan itzal luzeena, baina munduko sagardo ekoizlerik handiena Erresuma Batua da.
2025/02/03 - 18:28
Aurten ere Abadiñoko San Blas azoka tradizionalak Euskal Herri osoko ehunka lagun bildu ditu
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza azokarik ezagunenetako bat da, eta ogia, Idiazabal gazta eta taloa erakutsi eta saltzen dira, besteak beste.
2025/02/03 - 13:30
Euskal Herriko Ardi Moztaileen 1. Txapelketa hartuko du Abadiñok irailaren 27an
Lehen aldiz, Euskal Herriko Ardi moztaileen Txapelketa antolatuko da: Abadiñon izango da hitzordua, irailaren 27an. Han erabakiko da, baita ere, Zeelanda Berrian egingo den Munduko Txapelketara joango den euskal ordezkaritza. Joseba Attard Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko kideak aurreratu du berria.
2025/01/30 - 18:42
Enplegua eta baserria bateragarri egiten saiatzeko dirulaguntzen lehen deialdia Gipuzkoan
Programaren lehen deialdia otsailaren 4an irekiko da, eta baserriko lanaren % 50 beste sektore bateko lanpostu arrunt batekin bateragarri egiteko aukera emango du, enpresei 30.000 euroko laguntza emanez eta baserritarrei 60.000 eurokoa.
2025/01/17 - 06:00
''Barnealdean udaberriko izotzak dira arrisku nagusia mahatsarentzat''
Oñatiko Murgialdai baserrian, XIX. mendeko jarduera berreskuratu nahi izan zuten, eta urteak daramatzate txakolina ekoizten. 2020an, gaur egungo upategia eraiki zuten, bertan txakolina egiteko. Bisitak ere jasotzen dituzte.
2024/12/28 - 17:56
Gabon zahar azoka egin dute gaur Elgoibarren
Urteko azken larunbatean egiten dute, eta bertako produktuak ekoizleei zuzenean erosteko aukera izaten da. Eguraldia lagun, jendetza batu da.
2024/12/21 - 18:14
52 urteko gizon bat hil da Arroitzen, traktorea iraulita
14:30 baino lehentxeago, traktorea irauli eta gidaria harrapatuta geratu da. Larrialdietako zerbitzuak iritsi direnerako, hilda zegoen.
2024/12/13 - 18:58
Jantzi tradizionala, emakumezkoen kirola eta Kaxilda, 162 saltoki izango dituen San Tomaseko protagonistak
Saltokian Konstituzio Plazaren eta Gipuzkoa, Okendo eta Zuloaga erdiguneko plazen artean banatuko dira, baita Boulervard eta oinezkoentzako zenbait kaleren artean ere. Aldi berean, hainbat auzok, hala nola Amara Berri eta Zaharrak, Txomin Eneak, Antiguak eta Grosek jarduerak hartuko dituzte.
2024/12/12 - 23:01
Bilboko San Tomas azokak 121 ekoizle eta 235 kaseta izango ditu
Gainera, Bisubi Fundazioak 4.500 babarrun errazio solidario prestatuko ditu putxeratan, eta bildutako dira Aspanovas, Gregorio Ybarra, Norai eta Koop SF 34 elkarteentzat izango da oso-osorik.