Trumpek iragarri du apirilaren 2tik aurrera nekazaritzako produktuei muga-zergak ezarriko dizkiela
Donald Trump AEBko presidenteak aurrera jarraitzen du muga-zergen oldearekin, eta iragarri du apirilaren 2tik aurrera nekazaritzako produktuen inportazioei muga-zergak ezarriko dizkiela.
"Ameriketako Estatu Batuetako nekazari handiei: presta zaitezte askoz produktu gehiago ekoizten hasteko Estatu Batuetan BERTAN saltzeko. Kanpoko produktuei apirilaren 2an aplikatuko zaizkie muga-zergak. Dibertitu!", idatzi du presidenteak Truth Social sare sozialean.
Hala ere, Trumpek ez du zehaztu zein produkturi eragingo dieten neurri protekzionistek, ezta salbuespenik egongo den ere.
Espainiako Estatuak 3.500 milioi eurotik gorako balioa duten elikagaiak esportatzen ditu AEBra, Datacomexen 2024ko datuen arabera. Faktura horren % 30 (1.013 milioi) oliba-olioa saltzeagatik dator.
Oliba-olioari ardoaren esportazioek jarraitzen diote, 335 milioi eurorekin; mahaiko oliba, berriz, hirugarren partida garrantzitsuena da (200 milioi euro pasatxo). Beste partida garrantzitsu bat barazkien salmentatik dator, 74 milioi euro, eta molusku izoztuekin beste 84 milioi.
Trumpek behin baino gehiagotan esan du muga-zerga "hiztegiko hitzik ederrena" dela, eta negoziazio-tresna gisa erabili du, bai lehen agintaldian (2017-2021), bai orain, merkataritzan, migrazioan eta segurtasunean kontzesioak lortzeko.
Protekzionismoa
Urtarrilaren 20an Etxe Zurira itzuli zenetik, Trumpek hainbat estaturen aurkako muga-zergak iragarri ditu, baina orain arte bakarra aplikatu du: otsailaren 4an % 10eko zerga ezarri zuen Txinako inportazioen gainean.
Astearte honetan Txinako produktuei beste % 10eko zerga gehigarri bat aplikatzea aurreikusi du, horrela karga % 20ra igoz ondasun horien gainean. Bere lehen agintaldian, dagoeneko Txinako produktuei 300.000 milioi dolar baino gehiagoko zergak ezarri zizkien, gehienak indarrean jarraitzen dutenak. Gainera, Trumpek % 25eko muga-zergak ezarriko dizkie Mexiko eta Kanadako inportazioei astearte honetan bertan.
Altzairuaren eta aluminioaren gaineko % 25eko muga-zerga berriak ere iragarri ditu handi-mandiak, eta martxoaren 12an sartuko dira indarrean.
Azkenik, otsailean, Trumpek iragarri zuen "elkarrekiko muga-zergak" ezarriko zizkiela AEBko produktuak zergapetzen dituzten estatuei edo Washingtonek oztopotzat jotzen duena aplikatzen dutenei, herrialde horiek Estatu Batuetako esportazioei aplikatzen dizkieten tarifak berdintzeko helburuarekin. Europar Batasuna (EB) kaltetuenen artean egongo litzateke.
Oraindik ez dago muga-zerga horiek indarrean jartzeko datarik, lehen urratsa estatu bakoitzak aplikatutako tarifak eta neurriak aztertuko dituen txosten bat egitea izango baita. Dokumentu hori Trumpen esku jarriko dute, eta hark hartuko du azken erabakia.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.