Sagardoa, mundu osoan ekoitzi eta kontsumitzen den edaria
Sagardoa ez da Euskal Herrira bakarrik mugatzen, mundu osoan egin eta edaten da sagarrez eginiko edaria. Bada ezberdintasunik, ordea, gurean eta gainerako herrialdeetan egiten direnen artean; izan ere, hemen sagardo naturala izenarekin ezaguntzen dena kontsumitzen dugun arren, kanpoan bestelakoak nagusitzen dira; gozoagoak, sarrien.
Tradizio handia duten herrialdeen artean Frantzia dago eta herrialde horretan Normandia eta Bretainiako lurraldeek dute sagardogintzan ospe handiena. Alabaina, munduko sagardo ekoizle nagusia Erresuma Batua da. Haritz Rodriguez pommelierrak adierazi duenez, urtean 800 milioi litro baino gehiago ekoizten dira bertan; Euskal Herrian, berriz, 12 milioi litro.
AEBra sagarra eta sagardoa kolonizatzaileen eskutik iritsi ziren, baina garrantzia galtzen joan ziren, hainbat arrazoirengatik. "Esan ohi da Temperance mugimenduaren eta alkoholdun edariak hartzeko debekuaren ondorioz galdu zela, baina industrializazioak ekarri zuen sagardoaren gainbehera", azaldu du sagardoan adituak. Landa-eremuak utzi, eta hirira joan ziren herritarrak, bizimodu bila, sagastiak atzean utzita. "2010. urtetik aurrera, berriz, boom txiki bat izan zuen sagardoak, eta, gaur egun, 1.000 ekoizle baino gehiago ditugu herrialdean zehar", nabarmendu du.
Azken urteetan, Norvegian indarra hartzen ari da berriro. Alkohola oso kontrolatua dagoen eremua izaki —debekatuta ere egon da denbora luzez—, urteetan sagardoa ezkutuan ekoizten zuten sagardogileek. "2000. urte inguruan, hango sagardogileei sagardoa ekoizteko baimena eman zieten, eta handik hamar urtera, ekoizten zen tokian bertan sagardoa saltzea lortu zuten", azaldu du Rodriguezek. Ordutik, asko hazi da sagardo ekoizpena, eta gaur-gaurkoz 40 sagardotegi inguru daude herrialdean zehar.
Tradizio gutxi badago ere, azken urteetan Finlandian, esaterako, sagardoa ospea hartzen hasi da, eta Ingalaterran zein Estatu Batuetan ere taberna eta pubetan saltzen da nagusiki sagarrez egindako edari hori. Ekoizten hasi diren herrialdeen artean, Hegoafrika, Australia eta Zeelanda Berria daude.
Nolako sagardoa egiten da hemendik kanpo?
Mundu osoan hedatuta dagoen edaria da sagardoa, baina gutxi dira, Euskal Herrian bezala, sagardoa % 100 sagar-zuku freskoarekin egiten dutenak. Cider edo sagardoa zer den zehazteke dago oraindik, eta, horregatik, toki askotan urarekin, azukrearekin eta bestelako fruta eta osagaiekin nahasten dute sagarrez eginiko edari hori. Praktika hori Euskal Herrian, adibidez, ez dago baimenduta sagardo naturala egiten denean.
"Suedian, cider izan liteke sagar-zukua % 15eko kopuruan bakarrik duen edari bat; Erresuma Batuan, berriz, araututa dago gutxienez % 35 sagar-zukua izan behar duela, baina nabarmentzekoa da % 100 sagar-zuku freskoa darabiltenak merkatu osoaren % 1 direla soilik, hau da, urtean 8 milioi litro inguru", adierazi du sagardo sommelierrak.
Testuinguru horretan, Europan legedia aldatu nahian dabiltza, eta finkatu nahi dute cider edo sagardoa izena eduki dezan gutxienez % 50 sagar-zuku freskoa izan behar duela edari batek.
Nola edaten dute sagardoa atzerrian?
Sagardoa modu askotan aurkeztu eta edaten da Euskal Herritik kanpo. Alemaniako Hessen eskualdean, esaterako, Frankfurten, bembel izeneko pitxer batetik zerbitzatzen da tradizionalki, eta geripptes izena duen edalontzi batean ere bai. Bretainian, berriz, bolee izeneko katilu batik edaten da sagardoa. Azkenik, Britainia Handian, XVIII. mendean, jauntxoen edaria zen eta apaindutako kopa dotoreetan zerbitzatzen zen, adituaren hitzetan.
Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ohikoa da sagardoa latatik edatea, eta mundu zabalean badira sagardoa edateko bestelako euskarriak, tartean, kristalezko botila eleganteak edo bag in box izenarekin ezagutzen direnak.
Euskal sommelierrak adierazi duenez, txotx errituak Euskal Herritik kanpo ere izan du eraginik, eta zenbat lekutan, bereziki AEBn, sagardotegi batzuek hemengo sagardoaren antzekoa egiteaz gain, txotx ekitaldiak ere antolatzen dituzte, Oregon estatuko 'Son of man' sagardotegian adibidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.