GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen

Goizean hasi dira furgonetetan presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
martutene jihadistak donostia efe
Martuneteko kartzelaren artxiboko irudia. Iturria: EFE

Astelehenean Zubietako presondegi berria ofizialki inauguratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aste honetan zehar egingo du Martuteneko preso guztien lekualdatzea, segurtasun neurri zorrotzekin. Aurreikuspenen arabera, Gipuzkoako kartzela zaharrak datorren ekainaren 24an itxiko ditu ateak betiko.

Goizean hasi dira furgonetetan Martuteneko espetxetik presoak ateratzen, Ertzaintzaren furgoneten eskoltapean, Zubietarako bidean. Irteera unean, agenteak trafikoa mozten ari dira, espetxe batetik besterako bidea egin behar duten ibilgailuek lehentasuna izan dezaten.

Zubietako espetxe berria Eskuzaitzetako industrialdean kokatuta dago. Kartzela berriak, denera, 450 pertsonarentzako lekua du, eta egun hauetan Martutenen zeuden 254 presoak hartuko ditu. Gauzak ondo bidean, Martuteneko kartzelak ekainaren 24an itxiko ditu ateak, behin betiko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X