Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Gasteizko Udaleko alkateorde eta Espazio Publikoko eta Auzoetako zinegotzi Beatriz Artolazabalek positibotzat jo du taxien sektorearen gehiengoak zerbitzua arautzen duen ordenantza berriari babesa ematea; izan ere, "albiste ona da taxiaren etorkizunerako", adierazi du zinegotziak, eta azaldu du agerian geratu dela "urte eta erdi baino gehiagoan egindako lana bide onean joan dela".
Artolazabalek adierazi duenez, duela hilabete batzuk proposamena atzera bota zen, baina Udalak profesionalekin lanean jarraitu zuen haien proposamenak entzuteko, zalantzak argitzeko eta elkarren jarrerak hurbiltzeko.
"Beti uste izan dugu ordenantza ona zela", baloratu du Artolazabalek, eta nabarmendu du "sektorearen babesak" aukera ematen duela "elkarrizketatik taxiaren etorkizunerako beharrezkoa den ordenantza onartzeko fasera pasatzeko".
Hala, Udalak talde politikoekin harremanetan jarriko da berriro, ordenantza lehenbailehen onartzeko. Izan ere, azken hilabeteetan hainbat bilera-sorta egin dituzte alderdi politiko guztiekin, eta, Artolazabalek gogorarazi duenez, sektorearen babesa "funtsezko elementua" zen erregulazio berriari babesa emateko.
Era berean, administrazio-izapidetzean aurrera egin da, eta, bukatutakoan, jendaurrean jarriko da proiektua eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Udal-zerbitzuek aztertuko dituzte egiten diren proposamenak.
Gutxieneko zerbitzuak eta segurtasuna
Artolazabalek gogorarazi du, halaber, Udalak konpromisoa hartu duela sektorearekin lan egiten jarraitzeko eta hobetu daitezkeen gaiak lantzeko. Horien artean daude gaueko gutxieneko zerbitzuen antolaketarekin lotutako zenbait alderdi.
Ildo horretan, larunbat goizetan eta jaiegun bezperetan 50 taxi zerbitzua ematen aritzea aurreikusi da (kopuru hori ez da aldatuko, hortaz), hiriaren egungo beharrei behar bezala erantzuten diela iritzita. Hala ere, neurria denbora bat igaro ondoren ebaluatuko dela azaldu du, doikuntzarik egin behar ote den aztertzeko.
Udalak, horrez gain, profesionalen segurtasuna indartzeko aurreikusitako neurriak garatzen jarraituko du, hala nola guardia-zerbitzuetako gorabeheren aurreko erantzuna hobetzea eta ibilgailuetan kamerak, manparak eta bestelako babes-elementuak jartzeko laguntzak bultzatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.