Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Begoña Pedrosa eta Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Unibertsitate sailburuak Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorearekin bildu dira Lakuan (Gasteiz), Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) Euskara azterketan azterketari batzuek zeroko emaitza jaso zutelako sortu den polemika argitzeko asmoz.
EITBk kontsultatutako Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera, bilera giro adeitsuan egin da. Jaurlaritzak bere kezka azaldu dio EHUri, baita ikasleena, familiena eta ikastetxeena ere.
A ereduan (euskara ikasgai dutela) ikasten duten Bizkaiko ikastetxe kontzertatuetako hainbat ikaslek mobilizazioak egin zituzten astelehenean Bilbon, Euskara azterketan zeroa jarri izanaz kexu.
Bileran, Eusko Jaurlaritzak zuzenketa-prozesuko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio unibertsitateari, "prozedura bidezkoa izango dela bermatzeko".
Iturrien arabera, Gobernuak konfiantza osoa du hezkuntza-sistema "sendoaren” bermeetan. Izan ere, horien parte dira azterketak berrikusteko prozedurak, eta ikasleen artean sor daitezkeen zalantza legitimoak argitzeko balio dute.
Bestalde, Jaurlaritzak eskatu du ez dadila egoera euskara bera zalantzan jartzeko erabili, "ezta gure hezkuntza-sisteman duen papera zalantzan jartzeko ere".
Berrikuspena EHUri dagokio
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, Maria Ubarretxena bozeramaileak esan du familien kezka ulertu egiten duela, eta adierazi du azterketak egitea, zuzentzea eta berrikustea "EHUri bakarrik" dagokiola.
EHUk adierazi du prozeusa Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egiten dela
Ubarretxenaren adierazpenen ondoren, unibertsitate publikoak ohar bat argitaratu du, eta bertan azaldu du USaPeko "prozesu guztia Eusko Jaurlaritzarekin batera" egiten dela. EHUk adierazi duenez, "proba antolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea batzorde misto bati dagokio. Kide anitzeko organo hori Hezkuntzako sailburuordeak izendatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako eta Unibertsitateko bosna kidek osatzen dute".
Era berean, azpimarratu du "ebaluazio-epaimahaiak Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatzen" dituztela, eta bi erakundeek "prozesuaren fase guztietan" parte hartuko dutela bermatzen dutela.
Bestalde, EHUk azpimarratu du "proben zuzenketa objektibotasun, anonimotasun eta konfidentzialtasun irizpide zorrotzen arabera" egiten dela, "epaimahaikideek ez dakite aztertutako ikasleak nor diren, ezta zein ikastetxetakoak diren ere; hain zuzen ere, tratu-berdintasuna eta ebaluazioen inpartzialtasuna bermatzeko".
Halaber, eskaerari dagokienez, EHUk gogorarazi du "ezarritako prozedurak legez zehaztutako epeak" dituela, eta tartean dauden "alderdi guztiek horren berri" dakitela.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulante modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.