Abeltzain eta nekazariei NPBren ordainketak aurreratuko dizkien banku-zerbitzu berri bat jarri dute martxan
Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzain eta nekazariei Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) ordainketak aurreratuko dizkien banku-zerbitzu berri bat aktibatzeko akordioa izenpetu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Rural Kutxak.
Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eman du ekimenaren berri. Esan duenez, "akordio horrek likidezia handiagoa emango die nekazaritza-ustiategiei, NPBren laguntzak aldez aurretik eskuratzea erraztuz eta lehen sektoreko ekoizleentzako plangintza ekonomiko hobea bermatuz". Abeltzaintza eta nekazaritza ustiategien arduradunen "finantza-egonkortasuna indartu" nahi da.
Akordioaren arabera, 2025eko NPBren onuradunek Nafarroako Rural Kutxaren bidez ordainketa aurreratzea eskatzeko aukera izango dute. Eskaera erregistratzen den unetik, aipatatutako finantza-erakundeko edozein bulegotara jo eta dirua aurreratzeko zerbitzua aktibatu daiteke. 2023an jasotako ordainketaren zenbatekoaren baliokidea izango da aurreratuko den gehieneko kopurua, % 0ko interesarekin. Itzultze-epea 12 hilabetera artekoa izango da.
"Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritza-sektorearekin hartuta duen konpromisoa berretsi du, gaur egungo ekonomia- eta ingurumen-erronketara egokitzea erraztuko duten tresnak sustatuz", nabarmendu du Barredok.
Aurrerapenak eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzen gaineko informazioa Nafarroako Rural Kutxaren bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren web orrian kontsultatu daiteke.
Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek lehen sektorea sustatzeko iaz aurkeztutako 10 puntuko dekalogoan zegoen jasota laguntzak aurreratzeko plana.
2025eko kanpainarako NPBren laguntzak eskatzeko epea jada irekita dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.