New York
2022/12/24 - 12:34
Ekaitz handiak Estatu Batuetako Gabonak izoztu ditu, eta gutxienez hamaika hildako eragin ditu
AEBko ekialdea zuriz estali da, Kanadako mugatik Mexikokora. Gutxienez hamaika pertsona hil dira eguraldi hotzaren ondorioz. Milaka etxebizitza argindarrik gabe geratu dira, eta aireportuetan bertan behera utzi dituzte hegaldi gehienak.
2022/11/18 - 13:41
Twitterreko ehunka langilek dimisioa eman dute Musken ultimatumaren ondoren
Jabea bera eta aholkulariak oso garrantzitsutzat jotzen dituzten langileekin biltzen ari dira ihes egin ez dezaten eskatzeko.
2022/10/17 - 13:04
Richard Armstrong: ''Mundu guztiak ezagutzen du Bilboko Guggenheim Museoa''
New Yorkeko Guggenheimeko zuzendariak elkarrizketa eskaini dio Amaia Uribe lankideari. Harrotasunez hitz egin dio Bilboko museoaz, eta onartu dio aurten New Yorkekoak baino bisitari gehiago jasoko dituela.
2022/10/12 - 22:45
Joaquin Achucarro pianojole bilbotarrak kontzertu berezia eman du New Yorkeko Guggenheim museoan
Pianojole bilbotarrak 90 urte beteko ditu azaroaren 1ean eta ospatzeko, kontzertu bira berezia ematen ari da. Azaroaren 3an Bilbon egongo da, baina, aurretik, kontzertua eskaini du New Yorkeko Guggenheim museoan. Egunero entseatzen jarraitzea da bere arrakastaren gakoa.
2022/09/19 - 00:16
Mundu osoko agintariak batuko dira New Yorkeko klimaren astean, eta Arantxa Tapiak ere parte hartuko du
Asteartean Nazio Batuen Batzar Orokorra hasiko da, eta munduko agintari garrantzitsuenak egongo dira bertan. Baina lehenago, astelehenean, Klimaren Asteari emango diote hasiera. Helburua da ekintza klimatikoa azkartzeko bideak aztertzea COP27 bileraren aurretik. Euskadik ere parte hartuko du.