Nutrizioa
2024/05/31 - 20:47
'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute
Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.
2024/05/25 - 11:56
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketarekin jarraituko dute gaur
Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.
2024/05/24 - 10:50
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketa hasi dute
Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.
2024/05/08 - 15:43
Mozorrotutako prezio igoerak: kantitate gutxiago, osagai merkeagoak eta tamaina txikiagoa
Murrizflazioak indarra hartu du: supermerkatuetan, asko dira prezioari eutsi baina kantitatea murriztu duten produktuak. Ostalaritzan, pintxoak edota edalontziak txikiagoak dira orain. Eta badira osagai merkeagoak erabiltzen hasi diren produktuak, prezio berean.
2024/05/07 - 14:16
Elikadura katea ikuskatzeko, kontrolatzeko eta isunak ezartzeko mekanismoak arautu ditu Jaurlaritzak
Dekretu berriak Espainiako Elikagai Katearen Legea garatzeko zenbait neurri aurreikusten ditu, lehen sektoreko ekoizpenetatik hasi eta salmenta puntuetaraino. Halaber, Elikagai Katearen Behatokia eta Euskadiko Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodea sortuko ditu.
2024/04/20 - 18:04
Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute
Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak, eta horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.
2024/04/17 - 16:16
% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk
Sindikatuaren arabera, kontsumitzaileak informazioa "argia" eta "zehatza" izan behar du, zer jan nahi duen aukeratu dezan.
2024/04/16 - 16:51
Hirugihar beganoa, txuletak inprimatzeko makina... Food 4 Future-k elikagaien etorkizuna erakutsi du BECen
Hiru egunetan zehar, Elikagaien eta Edarien Industriari zuzendutako mundu mailako ekitaldirik garrantzitsuena ospatuko da BECen.
2024/04/16 - 09:55
Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaida EiTBn, Ekialde Hurbileko gatazka eta Food 4 Future
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2024/04/15 - 16:30
Zaporeak-ek 14.000 kilo elikagai bildu ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuentzat
Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
2024/04/12 - 16:49
Zaporeak elkartea Greziako errefuxiatu-guneetarako elikagaiak biltzen ari da Donostian
Super Amararen laguntzarekin, Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak elikagai bilketa antolatu du Donostian gaur eta bihar, Greziako uharteetako errefuxiatuen eremuetarako.
2024/04/12 - 14:12
Oliba-olioa % 70 garestitu da urtebetean, eta patata % 10
Espainiako Estatuan elikagaiak batez beste % 4,3 garestitu dira urtebetean, otsailean baino puntu bat gutxiago, eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.
2024/04/03 - 16:18
''Txokolategile txikiek askoz prezio handiagoa ordaintzen diegu kakao-ekoizleei enpresa handiek baino''
Kakaoaren prezioak muga guztiak gainditu ditu eta dagoeneko tonako 10.000 dolar baino gehiago ordaintzen ari dira. Lehorteak eta izurriteek % 35eraino murriztu dute kakao-ekoizpena Ghanako eta Boli Kostako uztetan. Rafa Gorrotxategi txokolategilearekin izan gara xehetasunak biltzeko.
2024/04/03 - 14:24
Kakaoaren prezioak markak hautsi ditu: negozio gozoenaren aurpegi garratzena
Kakaoaren salneurria hirukoiztu egin da azken hilabeteetan eta sekula izan dituen maximoetara iritsi da, 10.000 dolar tonako. Txokolatea jaten jarraitu ahal izango dugu edo luxuzko produktu bat bilakatuko da?
2024/03/29 - 10:47
Egunean ahuakate bat jateak dietaren kalitate orokorra hobetu dezake, ikertzaile estatubatuarren arabera
Ahuakateak dietaren kalitatean nola eragiten duen aztertu dute Penn State Unibertsitateko Nutrizio Saileko ikertzaileek.
2024/03/15 - 19:57
Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du
Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
2024/03/12 - 19:00
Mercadonak % 40 areagotu ditu irabaziak, 1.009 milioi euroraino
Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
2024/03/06 - 19:28
Espainiako Gobernuak ziurtatu du A hepatitisaren marrubiak ez direla kontsumitzaileengana iritsi
Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
2024/03/05 - 21:52
Marokotik iritsitako marrubi batzuetan A hepatitisa dagoela ohartarazi dute
RASFFek (Rapid Alert System Feed and Food) ohartarazi du A hepatitisa dagoela Marokotik Espainiara iritsitako marrubietan. Arrisku "serioa" da, substantzia horren "gehieneko maila" (25 gramo) gainditzen duelako.
2024/02/08 - 11:17
Bildarratzek esan du eskolan bertan kozinatzen dutela kaltetutako 16 zentroek, "kalitatea erabat bermatuta"
"Kontuan izan behar da egunero 85.000 otordu ematen dituztela Euskadiko ikastetxeek. Azalorean ohikoak diren zorriak agertu dira, besterik ez. Zerbait puntuala izan da, eta zorionez berehala konturatu ziren. Goratu nahi dut bazkarietan eskaintzen dugun kalitatea", xehetu du.