Nutrizioa
2022/12/01 - 22:41
Angulak % 23 merkatu dira eta ostrak % 17, aurreko urtearekin alderatuta
Gehien garestitu direnak: Aza gorria: % 32, legatza: % 16 etta horiekin batera, indioilarra, lanpernak, txahal biribilkia eta langostino egosiak. Baina, badira merkatu direnak: angulak eta ostrak, %23 eta 17, hurrenez hurren.
2022/12/01 - 22:18
35 atxilotu, horietako bat Nafarroan, kontsumorako egokia ez den zaldi-haragia merkaturatzea leporatuta
Guardia Zibilak eta Europolek sarea desegin dute, Valentziako harategi batean saltzeko prest zegoen produktu horren tona erdi bat baino gehiago konfiskatu dute, eta erkidego horretan 100 bat zaldik tratu txar latzak jasotzen zituzten abeltzaintza-ustiategia aurkitu dute.
2022/11/21 - 15:48
Elikagai bankuek dohaintza gehiago behar dituzte inflazioaren eraginez
Datorren ostiral eta larunbatean egingo da EAEko elikagaien bankuetako janari bilketa handia. Inflazioaren eraginez jakien prezioak hazi egin dira eta gehiago kostatzen zaie biltegiak betetzea. Bankuek kanpainan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
2022/11/21 - 15:33
Bizkaiko Elikagaien Bankuak aurreko urteetan baino dohaintza gehiago behar ditu prezioen igoeragatik
Elikagaien bilketa handia ostiralean eta larunbatean egingo dute, eta Bizkaian, esaterako, milioi bat kilo biltzeko erronka jarri dute. Halaber, 800 eta 1.000 boluntario inguru behar dituztela adierazi dute.
2022/11/08 - 21:50
Intsektuak erabiliz adineko pertsonentzako platerrak prestatzen ari dira lau euskal enpresa
Intsektu-irinez baliatuta, hainbat plater diseinatu dituzte lau euskal enpresak, adineko pertsonei zuzenduta. Oraindik prototipoak dira, baina 2023an merkaturatzea dute helburu.
2022/10/25 - 16:16
Gurutze Gorriaren bitartez, 2,5 milioi euro bideratuko dira elikagaien bonuetara
Krisi energetikoaren eta inflazioaren aurrean zailtasun ekonomikoak dituzten familiei lagunduko zaie Hitzartuz programan zehaztu diren neurriekin. Berria da elikagaiak erosteko 2,5 milioi euroko laguntza urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarriko dutena.
2022/10/19 - 12:46
Sei markatako fruitu lehorretan metalezko partikulak atzeman dituztela ohartarazi dute
Guztira, bederatzi lote dira: Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA, Eagle eta Eroski marketako almendrak, kakahueteak eta "cocktail" direlakoak.
2022/10/18 - 15:36
Aspacek eta Ausolan Fundazioak elikagai testurizatuen errezeta liburu bat aurkeztu dute
Basque Culinary Centerren gaur goizean aurkeztutako liburuak 86 errezeta biltzen ditu. Irensketa-arazoak dituzten pertsonentzako errezetak dira liburuan jaso dituztenak.
2022/10/16 - 14:26
Okindegi tradizionalek kalitatezkoa eta osasungarria den ogia eskaintzen digute
200 okindegik baino gehiago biltzen dituen sarea, gero eta handiagoa. Merkatuan diren sasi-ogi kaltegarrien aurrean, kalitatezko ogia, osasungarria lantzen eta eskaintzen dute. Askotariko ogiak, denak ere, beti-betiko moduan egindakoak
2022/10/15 - 17:12
Ogiaren inguruko mitoak gezurtatu ditugu, Naroa Kajarabille nutrizionistaren eskutik
Benetan loditzen al du ogiak? Zer punturaino da garrantzitsua dieta osasuntsu batean? Egia da ogi integralak zuriak baino kaloria gutxiago dituela? Zalantza horiek argitu dizkigu, besteak beste, Naroa Kajarabille elikaduran espezializatutako biologo eta EHUko irakasleak, Ogiaren Munduko Egunean.
2022/10/14 - 16:26
Elikagaien prezioak % 14,4 garestitu dira azken urtean
Lekaleak, barazkiak, esnea, gazta, arrautzak eta haragia dira gehien garestitu diren produktuak. Guztira elikagaien prezio % 14 igo da irailean aurreko urtearekin alderatuz. Guztien artean, benetan aipagarria da olioaren prezioak izan duen gorakada, % 66.
2022/10/07 - 09:26
"Superelikagaiak", marketinetik haratago
"Superelikagai" direlakoen onurak saltzen dizkigu publizitateak, baina zer dira? Miren Hernandez nutrizionistarekin hitz egin dugu.
2022/09/27 - 18:13
Getxo da erosketak egitean gutxien aurrezteko aukera ematen duen Estatuko bigarren hiria
OCUk urtero egiten duen txostenaren arabera, Bizkaiko udalerriko supermerkatuek 601 euro aurrezteko aukera ematen dute. Espainiako Estatuko batez bestekoa 1.000 euro ingurukoa da. Erosketa orga % 15,2 garestitu da, 34 urtean izandako prezioen igoera handiena.
2022/07/13 - 13:24
Aurtengo erosketa-saskia 2021ekoa baino 830 euro garestiagoa izango da, OCUren arabera
Prezioa gehien igo den produktuak ekilore olioa (% 118), madalenak (% 75,4) eta margarina (% 75,2) dira. Bataz besteko garestitzea % 15,2koa da.
2022/06/02 - 22:05
Salmonella atzeman dute Lidl supermerkatuetan saldutako hegazti-haragi txikituan
Oraingoz, ez dute elikadura-alertarekin lotutako salmonella kasurik atzeman.
2022/05/27 - 09:57
"Glutenaren kutsatze gurutzatua da zeliakoek jasaten duten oztoporik handiena"
Baina nola gerta daiteke kutsatze hori? Sukaldeko lanabes berak erabiliz, adibidez, glutena duten eta glutenik ez duten errezetak prestatzerakoan. Amparo Cervo EZEGUI Gipuzkoako Zeliakoen Elkarteko koordinatzailearekin eta Amaia Pujana bilbotarrarekin izan gara.
2022/05/18 - 13:05
Food 4 Future azokan elikagai enpresen arazoei emandako irtenbideak aukezten dituzte
Barakaldoko BEC elikagaien eta edarien industriako azken teknologia eta berrikuntzen nazioarteko erakusleiho bihurtu da. Food 4 Future azokak 7.000 profesional bildu ditu.
2022/05/17 - 19:05
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu ostegunera arte
Biltzarreko lehen egunak elikagaien ekoizpen adimenduna ardatz izan du. Bigarren egunean, jasangarritasunari nola heldu ikusiko dute; eta hirugarren eta azken egunean, osasun eta segurtasuna aztertuko dituzte teknologia berriak erabiliz.
2022/05/15 - 13:58
Ikerketa eta teknologia baliatuta, jaki osasungarriak sortzeko prozesua ezagutu dugu
Osasun eta jasangarritasun eskaera handituz doan heinean, produktu berriak sortzeko ahalegina areagotzen da. AZTIn, ikerketa eta teknologia baliatzen dituzte kontsumitzailearen neurriko eta gustuko elikagaiak sortzeko. Besteak beste, dastaketak eta askotariko probak egiten dituzte. Hor izan gara
2022/05/14 - 15:38
Ahabiak maiz jateak zahartzaroan dementzia izateko arriskua gutxitzen du
Ikerketa baten arabera, fruta honek onurak eragin diezazkieke Alzheimerra eta dementzia garatzeko arriskua duten 50 urtetik gorako herritarrei, ohiko dietan sartuz gero.