Aurtengo erosketa-saskia 2021ekoa baino 830 euro garestiagoa izango da, OCUren arabera
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) adierazi du aurtengo erosketa saskia 2021ekoa baino 830 euro garestiagoa izango dela. Bataz beste, produktuen prezioa % 15,2 igo da. Gehien garestitu diren elikagaiak ekilore olioa (% 118), madalenak (% 75,4) eta margarina (% 75,2) dira.
Testuinguru horretan, hauek dira preziorik altuena duten produktuak:
- Ekilore olioa, % 118
- Madalenak, % 75,4
- Margarina, % 75,2
- Platanoak, % 63,6
- Pasta, % 59,9
- Oliba olio leuna, % 52,6
- Gari irina, % 49,7
- Arrautzak, % 45,9
- Maionesa, % 42,9
Prezioa gehien jaitsi duten produktuei dagokienez, (OCUk aztertutako 238 produktuetatik 13k bakarrik jaitsi dute), hauek dira:
- Ahuakateak, % 9,6
- Kiwiak, % 5,5
- Sagarrak, % 4,8
- Azaloreak, % 3,7
- Laranjak, % 1,5
- Errazioko oilarra, % 1,1
- Baratxuriak bere prezioa mantendu du
Orokorrean, OCUk inoiz egindako prezioen gorakada handiena izan da. Erakundetik abisatu dute posible dela hurrengo hilabeteetan prezioek gora egiten jarraitzea. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio "neurri irmoak" hartzea eta energiari eragiten dizkioten zergak behin-behinean bertan behera geratzea. Izan ere, haien hitzetan, hori da inflazioaren jatorria. Halaber, OCUk familientzako laguntzak handitzea aldarrikatu du prezioaren gorakada horri aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko