Oiartzun
2025/06/01 - 00:52
Lau zauritu Oiartzunen, GI-636 errepidean Lintzirin parean izan den trafiko ezbeharrean
20:30 inguruan izan da istripua eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira.
2025/05/18 - 16:56
Renferen aldiriko tren batetik 24 bidaiari erreskatatu dituzte Oiartzunen
Trena matxuratu egin da, eta bidaiariak oinez ebakuatu behar izan dituzte.
2025/04/23 - 11:19
Jose Maria Mitxelena: ''Denok eman dugu pausoa eta denok esan dugu: posible da''
Jose Maria Mitxelenak ETAren mehatxuak jaso zituen Oiartzunen Eusko Alkartasunako zinegotzia izan zen garaian, eta dimisioa eman zuen. Iaz, EH Bilduren zerrendan aurkeztu zen Europako hauteskundeetara. Bere ibilbideaz hitz egin du Euskadi Irratian: ''Denok eman dugu pausoa".
2025/03/25 - 20:59
Juan Mari Beltran musikariak jaso du Manuel Lekuona saria
Ekitaldia Oiartzunen izan da eta Ana Urkiza elkartearen presidentek eman dio saria, musika ondare tradizionala berreskuratzen eta zabaltzen egindako lana eskertzeko. Beltranek 50 urte baino gehiago eman ditu musikaren alorrean, besteak beste, desagertzear zeuden instrumentuak berpizten.
2025/03/15 - 10:16
Helburura inoiz iritsi ez diren milaka eta milaka pakete salgai, 100 gramoko 2,20 euroan
Bidean galdutako paketeen azoka txiki bat antolatu dute Oiartzungo Carrefour saltokian. Paketeak itsu-itsuan erosten dira. Itxita daudenez, jendeak ukitu eta ukitu egiten ditu, barruan zer izango ote duten jakiteko. Baina asmatzea ez da erraza.
2025/03/12 - 15:03
Zaintza HerriLab, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
2025/03/04 - 20:23
Auto-ilarak AP-8an, Oiartzunen, kamioi batek artaziarena egin baitu
Istripua 17:45 aldera gertatu da, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak guraizearena egin du, eta zeramatzan hainbat auto galdu ditu. Ibilgailuak errepidean gurutzatuta geratu dira, eta autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
2025/03/04 - 20:22
Auto-ilarak luzeak AP-8 autobidean, Oiartzun parean, kamioi batek istripua izan eta gero
Istripua 17:45 aldera gertatu da, AP-8an, Oiartzunen, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak artaziarena egin du eta zeramatzan autoetako batzuk galdu ditu eta galtzadan gurutzatuta geratu dira. Ondorioz, autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
2025/02/20 - 13:56
Epaile batek atzera bota du alabek jantokian menu beganoa izan dezaten familia batek egindako eskaera
Gipuzkoako Auzitegiak ebatzi du eskolako jantokiak menu beganoa ez emateak ez dituela alaben oinarrizko eskubideak urratzen. Familiak ez du baztertzen epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea.
2024/12/30 - 08:37
Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
2024/12/27 - 13:15
Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
2024/12/15 - 17:22
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''
Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.
2024/12/14 - 23:12
Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
2024/12/11 - 19:46
Leonor hiltzeko erabili zuten armaren jabea hilda aurkitu dute Oiartzunen
Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
2024/11/19 - 10:36
Juan Mari Beltran kriskitinak jotzen Manuel Lekuona saria jasota. Soinuenean hartu gaitu instrumentuak joz
Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
2024/10/20 - 01:06
Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra, 48. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak
Seguran jokoan ziren lepokoa eta txapela Oiartzunera eta Lezora joan dira aurten, Katerin Artolak eta Iker Belintxonek jantzita. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute bigarren saria, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek hirugarrena.
2024/08/27 - 12:29
Gidari bat atxilotu dute Oiartzunen, egoera irregularrean zeuden 12 pertsona Portugalera zeramatzala
Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske gelditu da
2024/08/26 - 20:47
Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak asteazkenean iristea espero dute senideek
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
2024/08/24 - 19:58
Aste hasieran aberriratuko dituzte Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
2024/08/23 - 11:08
Oiartzun eta Lezo, mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain
Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.