Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renferen aldiriko tren batetik 24 bidaiari erreskatatu dituzte Oiartzunen

Trena matxuratu egin da, eta bidaiariak oinez ebakuatu behar izan dituzte.

Renferen Irun-Brinkola aldiriko lineako tren batean zihoazen 24 pertsona erreskatatu dituzte suhiltzaileek bart. Trena matxuratu egin da, eta bidaiariak oinez ebakuatu behar izan dituzte. Ez da kalte pertsonalik izan.

Gipuzkoako suhiltzaileek eta lekukoek EFE agentziari jakitera eman diotenez, gauerdian gertatu da, Errenteriako Larzabal auzoaren eta Oiartzungo Lintzirin industrialdearen artean. Testigantzen arabera, bagoien kanpoaldean hainbat txinparta entzun dira, eta trena gelditu egin da. Makinistak bidaiariei surik ez zegoela esan ostean, trenaren barruan egoteko eskatu die.

Bidaiariak ordubete inguru egon dira bertan, Renferen segurtasun-langileak bertaratu arte, eta, ondoren, Irungo suhiltzaile-parkeko hiru dotazioren laguntzarekin hustu dute trena.

Bidaiariek 200 bat metro inguru egin behar izan dituzte trenbidetik oinez, suhiltzaileen esku-argien laguntzarekin eta trenen zirkulazioa etenda zegoela. Ordu bata aldera jaso dituzte bidaiariak Renfek bidalitako taxiek, eta helmugara eraman dituzte guztiak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X