Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu Oiartzungo eta Leaburuko (Gipuzkoa) etxebizitzetan lapurtzen saiatzeagatik. Hirurak Donostian zeuden ostatu hartuta, eta alokatutako auto fluoreszente bat erabiltzen zuten, Segurtasun Sailak jakianarazi duenez.
Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak (IKGLZ) desegintzat jo du "etxebizitzetako lapurretetan espezializatutako" talde hori. Azaldu dutenez, beren jatorrizko herrrialdetik etorriak ziren hirurak, propio, lapurretak egitera, eta "beherala" bueltatzeko asmoa zuten.
Lehenengo lapurreta saiakera azaroaren 27an izan zen, 12:00ak aldera, Oiartzungo Arragua auzoko familia bakarreko etxebizitza batean. Jabea bertan zegoen, eta zaratak entzun zituenean ohartu zen lapurrak bere etxera sartu nahian zebiltzala.
Ordu eta erdi geroago, Leaburun, beltzez jantzitako hiru gizon baserri batean lapurtzen saiatu ziren; fluoreszente koloreko auto batean zihoazen hirurak.
Hala, salatzaileek eta hainbat lekukok emandako datuekin, lapurretetan erabilitako autoa Donostiako agentzia batean alokatu zutela egiaztatu zuen Ertzaintzak, eta susmagarriek beren jatorrizko herrialdera "berehala" itzultzeko asmoa zutela jakitean, atxilotu egin zituzten. Bi etxebizitzatan indarra erabiliz lapurtzen saiatzea, kalteak eragitea eta talde kriminaleko kide izatea egotzi diete hirurei.
Atxilotuak , 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat larri zauritu dute Barakaldon izandako tiroketa batean
Tiroketaren ustezko egileak ihes egin du, eta handik gutxira atxilotu dute Amurrion.
Adingabe marokoar diabetiko bat hil da Ceutako harrera-zentro batean
Gaztea intsulina-mendekoa zen eta egunean zegoen osasun-kontrol guztietan.
2026ko Ebaluazio Diagnostikoak Euskadiko hezkuntza-sistemaren bilakaera positiboa islatzen du
Txostena ostegun honetan aurkeztu da, eta ekitatean egindako aurrerapenak, testuinguru sozioekonomikoari lotutako desberdintasunen murrizketa eta atzerritar jatorriko ikasleen bilakaera positiboa nabarmentzen ditu.
Gidari bat atxilotu dute Beasainen, polizia-kontrol bati iskin egin eta agenteen aurka egin baitu
35 urteko gizonezkoak positibo eman du alkoholean eta drogetan, eta autoan zeramatzan bost gramo speed konfiskatu dizkiote.
Azpeitiko ustezko hiltzaileari 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2009an, droga trafikoagatik
Ertzaintzak herriko hainbat saltokiri kamerek grabatutako irudiak eskatu dizkie, 30 urteko taxilariaren hilketaren ustezko egilea aurkitzeko helburuz.
Normaltasunera itzuli dira BI-30 errepidean, Zamudion, istripu baten ondorioz sei kilometroko auto-pilaketak izan ostean
Bi autok talka egin dute, eta bi pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, biak arin zaurituta. 09:00ak pasata, istripua amaitutzat eman dute, eta zirkulazioa bere onera itzultzen hasi da.
Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila ari da Ertzaintza, hainbat miaketa eta kontrolekin
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEKk euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEKko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da, Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.