Bilbok minbiziaren aurkako bigarren martxa hartuko du ekainaren 14an
Antolatzaileek espero dute 2.500 pertsona baino gehiago batzea hitzordu solidario horretan. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea izango du helburu, eta minbiziaren prebentzioaren eta ikerketaren garrantziaz kontzientziatzea, bereziki gizonezkoak.
"Bilbo martxan minbiziaren aurka" ekimenaren lehen edizioko parte-hartzaileak, 2025ean. Argazkia: AECC
Minbiziaren aurkako martxa solidarioaren bigarren edizioa egingo dute Bilbon ekainaren 14an, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak antolatuta. Bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi dituzte horrela, eta, era berean, herritarrak sentsibilizatu prebentzioaren eta ikerketa onkologikoaren garrantziarekin, prostatako minbiziaren esparruan batez ere.
Ekitaldia Iberdrolak babestuko du, baina hainbat erakunde publiko eta pribatu ere izango ditu babesle, eta Bilboko Guggenheim Museoaren zabalgunean izango du abiapuntu eta helmuga. Ibilbide horretan, 4 kilometro inguru egingo dituzte oinez parte-hartzaileek, 10:30etik 13:30era. Gainera, antolatzaileek azaldu dutenez, bide hori adin guztietarako aproposa izango da, irisgarria eta oztopo arkitektonikorik gabekoa.
Tumore ohikoena
Lehen edizioan, milaka parte-hartzaile bildu ziren, eta aurten ere 2.500 izen-emate baino gehiago egitea espero dute antolatzaileak. Aurten, baina, prostatako minbizian jarriko du arreta elkartasun jardunaldi horrek, hori baita gizonen artean gehien agertzen den tumorea. Horien artean minbiziak eragindako hirugarren heriotza-kausa da, biriketako eta kolon-ondesteko minbiziaren atzetik. Espainiako Minbiziaren Informazio Epidemiologikoko Sistemak emandako datuen arabera, 2023an 1.800 prostata kasu berri diagnostikatu ziren EAEn.
Testuinguru horretan, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteko presidente María Milagrosa Gullonek azpimarratu du ikerketa funtsezkoa dela diagnostiko-metodo eta tratamendu eraginkorragoak garatzeko. Hori dela eta, CIC bioGUNE eta Euskal Herriko Unibertsitatea prostatako minbiziari buruz garatzen ari diren 6 ikerketa-proiektu bultzatzen ari da Bizkaiko Elkartea, 800.000 eurotik gorako inbertsioa eginda, Gullonek martxaren aurkezpenean azaldu zuenaren arabera.
Prostatako minbizia
- Zenbakiak: 1.739 diagnostiko Euskadin 2023an.
- Arrisku faktoreak:
- Adina: Intzidenzia 50 urtetik aurrera areagotzen da.
- Aldaketa genetikoak: BRCA1 eta BRCA2 geneen mutazioek arriskua areago dezakete.
- Familia-aurrekariak: Kasuen % 10ek herentziazko osagai bat dute.
- Dieta: Koipe, haragi gorri eta esneki asko duten dietek arriskua areago dezakete.
- Diagnostikoa:
- Euskadin prostatako minbizia goiz detektatzeko programa bat ezartzeko azterlan pilotu batean aurrerapausoak ematen ari dira.
- Diagnostikoa egiteko hainbat proba erabil daitezke: ondeste-ukimena, PSA proba, etab.
- Ikerketa: Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea 6 proiektu sustatzen ari da, 2 ikerketa-zentrotan, eta 814.810,70 euroko inbertsioa dute.
Izen-emateak
Martxa honetan parte hartu nahi duten guztiek AECCren webgunearen bidez eman beharko dute izena, eskuragarri dauden 2.500 dortsalak agortu baino lehen. Dortsalok 8 eta 10 euro arteko prezioa izango dute, eta erosleak kamiseta bat eta hornidura osasuntsu bat jasotzeko eskubidea izango du. Bestalde, topaketan parte hartu ezin dutenek, baina lagundu nahi dutenek, zero lerroko dortsalak eskuratu ahal izango dituzte.
Eguna borobiltzeko, herritar guztiei zuzendutako jarduera eta informazio gune bat jarriko dute martxaren antolatzaileek, prebentzio eta detekzio goiztiarreko mezuak indartzeko tailer, erakusketa, jolas eta dibulgazio-gune ezberdinak eskainiko dituenak.
Zure interesekoa izan daiteke
1.000 agente baino gehiago izango dira aurten Baionako bestetan segurtasuna bermatzen
Sexu erasoez gain, 2023an eta 2024an izandako bortizkeria kasuak saihestu nahi dituzte agintariek. Adingabeen gurasoei "arduraz" jokatzeko deia egin diete mozkortutako adin txikikoekin arazorik ez izateko.
12 dira hildakoak Los Gallardoseko sutean, Almerian, eta 23, desagertutakoak
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak eman du albistea, eta argitu du zendutako ia gehienak atzerritarrak direla. Desagertutakoen harira esan du ez direla zertan hilda egon behar, "ezta gutxiago ere". Oraingoz, Guardia Zibilak ez du biktima gehiago topatu etxez etxe egindako miaketetan.
Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude
Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.
Altza eta Pasaia artean Topoaren maiztasuna bikoiztuko dute uztailaren 18tik aurrera
Saihesbide berriari esker, Amararekin lotura 7,5 minutuan behin egingo dute trenek. Martxan jarri arte, hilabetez, ibilbide berrian trebatzen egon dira 150 makinista.
Linea elektrikoko zutoin baten erorketa izan daiteke Almeriako sutearen jatorria
Los Gallardos herritik gertu dagoen errepide bazter batean hasi zen sua, bi puntatan argindarra zuen kable apur bat tarteko. Haize biziaren ondorioz, bi orduan 15 kilometrotan barrena zabaldu zen sua.
Zuzendu dituzte euskaraz egindako baxoko matematikako azterketak
Proba euskaraz egiteko hautua egin zuten ikasleak zoriondu egin ditu Seaskak. "Egoera korapilatsua eta nahasgarria izan arren, ausardiaz eta erantzukizunez jokatu dute", esan du Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak.
Kamioien trafikoa debekatuta egongo da Euskadin abuztuaren 12an, eklipsea dela eta
CETMren arabera, neurri horrek nabarmen handituko ditu kate logistiko osoaren kostuak, eta erabakia berriz aztertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Hamabi sexu-eraso salaketa eta hamar atxilotu, sanferminetako lehen lau egunetan
Aurtengo San Fermin jaiek bidearen erdia egin dutenean, Inma Jurio Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak orain arteko segurtasun-balantzearen berri eman du.
Anderren heriotzaren gaineko erantzukizun polizialak eta politikoak argitzeko exijitu dute
Ekainaren 22an Santurtzin atxilotu eta bi egunera hil zen Ander 30 urteko gaztearen hilketa argitzeko zenbait herritarrek plataforma sortu dute. Santurtziko udaltzainek taser pistola batekin mendean hartu eta gero, ospitalean hil zen, koman egon ondoren. Ander “polizia indarkeriaren” biktima izan dela adierazi dute gaur.
Igandera arte luzatu dute beroagatik eta sute arriskuagatik EAEn ezarritako alerta laranja
Meteofrancek alerta laranja ezarri du larunbatera arte Ipar Euskal Herrian, eta Aemetek alerta laranja aktibatuko du igandean, Nafarroa erdialdean.