Barakaldon eta Basaurin izandako bi istripuk 5 kilometrotik gorako ilarak eragin dituzte
Barakaldon BI-10 errepidean eta Basaurin A-8 autobidean gertatu dira istripuak.
Bi istripu trafikoa zailtzen ari dira Bilbo inguruan ostiral arratsalde honetan. Ezbeharretako bat BI-10 errepidean gertatu da, Barakaldo parean, eta bestea A-8 autobidean, Basauri inguruan.
Arratsaldeko hirurak aldera, trafiko arazo handiak izan dira Bizkaiko hiriburuaren inguruko errepide nagusietan. Barakaldoko istripuan, bi ibilgailuk talka egin dute, eta, ondorioz, ilarak sortu dira Arrontegiraino eta Txorierriko igarobideraino. Gidarietako bat ospitalera eraman behar izan dute.
Basauriko istripua
Bestalde, Basaurin, Bilborako noranzkoan zihoazen hiru ibilgailuk talka egin dute A-8 autobidean. Ezbehar horrek ere ilara handiak eragin ditu hiribururako bidean.
Gainera, beste istripu bat izan da Santo Domingo gainean, baina istripu horrek ez du zirkulazioan aparteko eraginik izan, eta errei guztiak zabalik daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Errugabe jo ditu epaileak Zestoako gizon baten integritate moralaren kontrako delituengatik epaitutako seiak
Abenduan egin zen epaiketa. Gizonezko batek osotasun moralaren aurkako delitua leporatu zien bikotekide ohiari eta beste bost herritarri, eta espetxe zigorra eta isunak eskatu zituen. Akusatuetako lau neskaren lagunak dira, eta bostgarrena, egun Zestoako alkate den Mikel Arregi. Epaileak absolbitu egin ditu guztiak.
Bilbok minbiziaren aurkako bigarren martxa hartuko du ekainaren 14an
Antolatzaileek espero dute 2.500 pertsona baino gehiago batzea hitzordu solidario horretan. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea izango du helburu, eta minbiziaren prebentzioaren eta ikerketaren garrantziaz kontzientziatzea, bereziki gizonezkoak.
Konponduta daude Lasarte-Orian eta Abanton izandako trafiko eragozpenak
Ostiral goizeko lehen ordua konplikatua izan da euskal errepide sareko puntu askotan, istripuak izan baitira han eta hemen, baina egoera bere onera itzuli da jada denean.
Emakume bat atxilotu eta bi ikerketapean dituzte Gipuzkoan adinekoei bitxiak lapurtu eta 11.000 euro baino gehiagoren truke saltzeagatik
Atxilotutako emakumeak zaintzaile gisa egiten zuen lan adinekoen egoitzetan eta etxebizitzetan, eta bertan lapurtzen omen zituen bitxiak. Ertzaintzak pieza ugari berreskuratu ditu Azpeitian egindako miaketa batean.
Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak
Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.
"Bizi Natura" saioaren unerik onenak: 2026ko ekainaren 4a, osteguna
Urdaibaiko biosferan paratutako kamerek irudi ikusgarriak utzi dizkigute beste behin. Oraingo honetan, azeri kumeak ikus ditzakegu jolasean, ardien begiradapean. Hainbat hegaztiren egunerokoa ere jarrai daiteke: koartzatxoa txitekin habian, beltzaran bat, hegazti harrapakari bat eta okil handiak.
Arabako Aldundiak Sarrea elkartea zigortu du eta baimena ukatu dio horren ordez Bernedoko udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa elkarteari
9.000 euroko isuna ezarri dio Sarrea elkarteari, bai eta 3 urtez dirulaguntza publikorik jasotzeko dekua eta 3 urtez adin txikikoekin aisialdiko jarduerak antolatu edo egiteko inhabilitazioa ere. Sarrearen ordez udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa Kultur Elkarteari atzera bota dio baimen eskaera, Sarrearen inhabilitazioa saihesteko entitate instrumental gisa funtzionatzea leporatuta, lege-iruzurra litzatekeelako.
Arratsaldean emango diete azken agurra Elgoibarren istripuz hildako bost foruzainei
Hildako bost gizonezkoren aldeko hileta elizkizuna 19:00etan izango da, Iruñeko Katedralean.
Albiste izango dira: Bernedoko udalekua, hildako foruzainen aldeko hileta eta Tilda Swintonen performancea Guggenheim museoan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.