Ondarroa
2022/06/06 - 11:02
Martxan da Trabakua gaineko tarteko radarra
Gaur-gaurkoz, funtzionamenduan dagoen gisa honetako lehen radarra da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ia lau kilometroko tartean 60 km/h-ko batez besteko abiadura gainditzen duten ibilgailuek zigorra jasoko dute.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/05/03 - 12:32
35 urteko gizon bat hil da Ondarroan izandako lan-istripu batean
Langilearen gorpua astelehenean aurkitu zuten, baina oraindik ez dute zehaztu istripua noiz gertatu zen. Lehen ikerketen arabera, langilea egurrezko marko bat mozten ari zen, eta erradialaren diskoak harrapatu du.
2022/05/03 - 09:42
35 urteko langile bat hil da Ondarroan izandako lan istripu batean
Langilea eraikin bateko leihoa mozten ari zen, eta lepoan egindako zauriaren ondorioz hil da. Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako Ondarroan.
2022/05/02 - 23:00
Bilboko lau gizonen heriotzarekin lotuta egon litekeen susmagarria 20-30 urte arteko mutil bat da
Antza, ustezko hiltzailea Internet bidez jarri zen harremanetan biktimekin eta, droga eman ostean, banketxeko datuak lortu zituen.
2022/04/30 - 20:22
Bilboko lau gizonen ustezko hiltzailearen bila jarraitzen du Ertzaintzak
Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du, eta haren bila dabil. Antza, ustezko hiltzailea Internet bidez jarri zen harremanetan biktimekin eta, droga eman ostean, banketxeko datuak lortu zituen, dirua lapurtzeko.
2022/04/30 - 16:31
Bilboko ustezko hiltzailearen bila jarraitzen du Ertzaintzak
43 urteko hildakoaren familia lur jota dago, hala jakin du euskal telebistak. Kasua sekretupean dago eta beste hiru heriotza ikertzen ari da Ertzaintza. Biktima guztiak gizonak dira, 2021eko urte amaieran jaso zituzten erasoak, eta heriotza naturaltzat jo zen.
2022/04/29 - 16:16
Ertzaintza hiltzaile bat izan daitekeen susmagarri baten bila ari da
43 urteko bilbotar bat hilda aurkitu zuten iazko urrian. Bankuko kontuetan mugimendu susmagarriak ikusi zituen biktimaren familiak eta abisua eman zioten Ertzaintzari. Hor hasi zen ikerketa.
2022/04/29 - 15:00
Ertzaintza pertsona baten bila ari da, Bilbon hildako lau gizonen heriotzarekin zerikusia duelakoan
Bilatzen ari diren gizona internet bidez jarri omen zen harremanetan biktimekin eta, droga eman ostean, banketxeko datuak lortu zituen, dirua lapurtzeko.
2022/04/25 - 14:20
Lau gazte atxilotu dituzte Iruñean, beste bat jipoitzea egotzita
19 eta 23 urte bitarteko hiru ondarroar eta durangar bat dira atxilotuak, eta biktimak iraindu egin zituela adierazi zuten. Biktimak, 26 urteko soriarrak, aldiz, hitzik egin gabe gainera joan zitzaizkiola esan zion Poliziari.
2022/04/11 - 12:38
Ondarroa 18 gradurekin eta zeru gorri ederrarekin esnatu da
Itziar Alberdik egunsenti eder hau bidali digu Ondarroako Arrigorri hondartzatik. Euskalmetek egun haizetsua eta tenperatura oso leunak iragarri ditu gaurko.
2022/04/09 - 21:25
Kirmen Uribek eta Itziar Ugarte Irizarrek Espainiako kritikarien sariak eskuratu dituzte
"Izurdeen aurreko bizitza" eleberriagatik jaso du aitortza lehenengoak; eta "Gu gabe ere" poesia liburuagatik, bigarrenak.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/31 - 21:45
Orain 30 urte iritsi zen Senegaletik lehen arrantzalea Ondarroara
ETBk 40 urte bete dituen honetan, atzera egin eta gurera iritsi ziren lehenengo senegaldarrekin berriro elkartu gara.
2022/03/28 - 09:04
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak itsasora atera eta berdel zein antxoarekin porturatu dira
Lanera itzuli diren lehen ontziek ia 10.000 kilo berdel eta bokarta ere deskargatu dituzte Ondarroako (Bizkaia) eta Getariako (Gipuzkoa) portuetan.
2022/03/27 - 12:21
Giro aparta udaberriko lehen asteburuan Euskal Herrian
Asko dira udaberriari ongi etorria eman nahi izan dioten pertsonak. Gure erabiltzaileak ere kalera atera dira udaberriak lehen asteburu honetan ekarri digun eguraldi ona aprobetxatzera. Hauek dira EITB Mediari bidalitako argazkiak.
2022/03/26 - 16:52
Oiartzungo Udalak aitortza instituzionala egin dio poliziak torturatu ostean hil zen Esteban Muruetagoienari
Tamara alabak salatu du Espainiako Gobernuak ez duela torturen ondorioz hildakoen kasuak argitzeko "borondate politikorik" izan. Lehen aitortza ofiziala izan da gaurkoa.
2022/03/09 - 20:50
Gasolioaren prezioak atunontzien bideragarritasuna kolokan jartzen duela ohartarazi dute armadoreek
Anertz Muniategi ANABAC Atunontzi Armadoreen Elkarteko zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, Italiako flotak jarduera bertan behera utzi du dagoeneko.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.