Ordizia
2021/03/24 - 13:58
Bilbo eremu laranjara igaro da hiru astez horian egon eta gero
Gipuzkoan, Goierriko egoerak kezkatzen du, izan ere, gorri dauden hiru udalerriek ez dute datuak hobetzea lortzen eta semaforoaren eremu astinduenean jarraitzen dute.
2021/03/23 - 15:35
Kilometroak 2021 Goierrin ospatuko da "Batera, bagara, bat gara" lelopean
Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolek antolatuko dute urriaren 3an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.
2021/03/23 - 15:22
Bost dira gune gorrian dauden herriak, atzoko berak
Oraingoz eremu gorritik kanpo daude Euskal Autonomia Erkidekogo hiru hiruburuak. Kanpo bai, baina geroz eta gertuago. Bilbo eta Gasteizen da egoera kezkagarriena.
2021/03/23 - 13:56
Derio eremu laranjatik irten eta Ondarroa sartu da, egoerak okerrera egin ostean
Eremu astinduenean ez da aldaketarik izan, eta bost herrik jarraitzen dute gorri; bi Bizkaian eta hiru Gipuzkoan. Bermeok gune berdera pasatzea lortu du.
2021/03/22 - 14:01
Eremu gorrian zeuden udalerriei Elorrio eta Ordizia gehitu zaizkie
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek eta Tolosak eremu laranjatik irtetea lortu dute; Gueñesek (Bizkaia), ordea, gutxi iraun du hori. Berriz ere kolore laranjara igaro da.
2021/03/18 - 13:54
Gueñes eta Markina-Xemein eremu laranjatik atera dira; Bergara, berriz, sartu
Eremu kritikoenean, gorrian, alegia, ez da aldaketarik izan eta hiru dira eremu horretan jarratzen duten EAEko udalerriak.
2021/03/17 - 13:46
Aretxabaleta eremu larrienetik aterata, hiru dira gorri jarraitzen duten udalerriak
Bizkaian, Santurtzi eremu laranjara itzuli da berriro, eta Lezo, Gipuzkoan, horia izatera pasa da azken asteak eremu berdean igaro eta gero.
2021/03/16 - 13:58
Derio eremu gorritik atera da eta Ordizian eta Elorrion egoerak okerrera egin du
Bizkaian, Santurtzik eremu laranjatik irtetea lortu du baina Elorrio sartu egin da, kutsatze kopuruak gora egin eta gero. Gipuzkoan, berriz, Ordizia horitik kolore laranjara pasa da.
2021/03/15 - 13:57
Beasain eremu gorrian sartu da berriro
Eibarrek eta Oñatik eremu laranjatik irtetea lortu dute, baina Markina-Xemeinen, Muskizen eta Santurtzin egoerak okerrera egin du eta laranjan sartu dira.
2021/03/12 - 13:49
Lau udalerri gorri eta zazpi laranja ditu EAEk
Eibarrek ezin izan dio maila horiari eutsi. Errenteriak ere eremu horitik alde egin du, baina kasu honetan egoerak hobera egin eta eremu berdean sartu delako.
2021/03/11 - 13:50
Ermua gune gorrian sartu da
Guztira, lau dira gune astinduenean dauden udalerriak: Aretxabaleta, Derio, Ermua eta Lazkao.
2021/03/10 - 16:08
Gero eta udalerri gehiago daude eremu berdean, batez ere Gipuzkoan
Hala ere, eremu berdean egon ondoren, Villabona kolore horira pasatu da.
2021/03/09 - 13:46
Oñatik lortu du azkenean eremu gorritik aldentzea; Deriok, aldiz, ez
Getxok gune laranjatik horira doan langa gainditu du. Eibarrek eta Tolosak, aitzitik, ezin izan diote kolore horiari eutsi, bi udalerri horietan kutsatzeek gora egin dutelako.
2021/03/08 - 13:58
Derio atera eta Lazkao sartu da eremu gorrian
Guztira, hiru udalerri gorri daude EAEn. Laranjei dagokienez, zortzi dira gaur-gaurkoz maila horretan dauden udalerriak.
2021/03/05 - 14:12
Hiru udalerri gehiago daude eremu horian: Arrigorriaga, Bergara eta Bermeo
Gune gorrian ez da aldaketarik izan azken orduetan, Osasun Sailaren semaforoak erakusten duenez. Aretxabaleta, Derio eta Oñati daude eremu astinduenean.
2021/03/04 - 14:37
Eskola-kirolik gabe jarraitzen dute EAEko zenbait herritan
Santurtzin egoerak hobera egin du eta eskola-kirola eta talde-kirolei berriro ekingo diete; Aretxabaletan, berriz, galarazi egin beharko dituzte, gune gorrira igaro baita.
2021/03/04 - 13:40
Aldaketak eremu gorrian: Santurtzi irten eta Aretxabaleta sartu da
Ermuan eta Gueñesen ere okerrera egin du egoerak, eta ezin izan diote maila horiari eutsi.
2021/03/03 - 13:43
Bilbon egoerak hobera egin du eta eremu horian sartu da
Barakaldo, Gueñes eta Leioa ere gune laranjatik horira igaro dira. Kontrara, Beasainek ezin izan dio kolore horiari eutsi, kutsatzeen bertan izandako gorakadaren ondotik.
2021/03/02 - 13:48
Udalerri gorrien kopuruak bere horretan jarraitzen du; laranjek gora egin dute
Eibarrek, Lazkaok eta Mungiak ezin izan diote eremu horiari eutsi, eta hainbat udalerri atera dira gune berdetik: Deba, Markina-Xemein, Ordizia eta Urretxu.
2021/03/01 - 13:53
Sopelak iskin egin dio eremu gorriari
Bizkaiko lurralde historikoa, bestalde, eremu laranjatik atera da azken orduetan, eta, Araba eta Gipuzkoa bezala, gune horian dago orain.